Emakumearen eta zientziaren paradigmea
2021-11-10 12:22 KultureaEmakumeek zientzia egiten dabe, zemendiaren 11n, Bilbon.
Berbaldiak sarrera librea izango dau edukierea bete arte eta Angeles Alvariño ozeanografo aitzindaria eta bere burruka anti-arrazista eta feministan jarriko dau arretea, 70eko hamarkadako mundu zientifiko estadubatuarraren indarkeriak ikusarazoteko ahaleginean. Hitzordu hau Marina Sanz-Martín ikertzailearen eskutik dator.
Bilboko Udalaren ekinbidez, arratsaldeko 19:00retan hasiko da berbaldia, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean.
Berbaldia Marina Sanz-Martín ikertzaileak eskainiko dau eta Angeles Alvariño doktore ozeanografo aitzindaria eta arrantzalekuen adierazleen jarraitzailea izango dau ardatz, baita arrazismoaren kontrko borroka eta burruka feministea be, 70eko hamarkadako mundu zientifiko estadubatuarraren indarkeriak ikusarazoteko ahaleginean. Horrezaz gan, klima aldaketeak itsas espezieei zelan eragiten deutsen azalduko dau, Ozeano Artikotik Mediterraneo itsasoraino.
Ángeles Vilariño aitzindaria izan zan munduko ikerketa ozeanografikoan, 1953-54an Erresuma Batuko itsasontzi ozeanografiko bateko lehen emakume zientifikoa izan zan, Sarsia izenekoa. 1956tik aurrera AEBetan egin zituan ikerketak. 1967an, Biologian doktoretzea egin eban Madrilgo Unibersidatean eta bere karreran zehar 22 itsas organismo espezie topau zituan. 1970eko urtarrilean, Biologo Ikertzaile kargua lortu eban Hego-mendebaldeko Arrantzaleen Zentro Zientifikoan, sortu barria zan AEBetako Itsas Arrantzako Zerbitzu Nazionalaren zentro bat eta hortxe hartu eban erretiroa 1987an.
1977an, genero-diskriminazinoa bizi ebala salatu eban beharlekuan, National Fisheries Service zentroan eta emakumeen lan-eskubideen defentsan aitzindari izateaz gan, 2015ean, Galiziako Zientzien Akademiak (RAGC) Galiziako Zientziaren Eguna ospatzeko aukeratu eban, lehen aldiz emakume ikertzaile bat omenduz.
Marina Sanz-Martín ozeanografoa Mallorcan bizi da. Bertan, Ozeanografiako Espainiako Institutuaren Balear Ugarteetako Zentro Ozeanografikoan (Cob, IEO-CSIC) doktorau ondoko ikertzaile lanetan dabil, itsas espezie batzuek klima-aldaketearen aurrean daben ahultasuna aztertzen. Bizitza personala lan zientifikoagaz, dibulgazinoagaz eta aktibismo feministeagaz buztartzen dau. Laginketa-protokoloak laneko jazarpenaren eta sexu-jazarpenaren kontrako prebentzino eta jarduketa-protokoloak bezain garrantzitsuak diran mundu zientifiko baten alde lan egiten dau.
Sartzea doban da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
Beste alde batetik, zemendiaren 18an eta 25ean berbaldiak izango dira Salud, medicina y mujeres: ¿existen desigualdades de género? eta Las rocas de Bilbao también cuentan su(s) historia(s), izenekoak, hurranez hurran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!