DJ eta musika produktoreen lehiaketan izena emoteko epea zabalik
2021-11-09 12:16 MusikeaFinalistak abenduaren 23an lehiatuko dira, Bilborock-en.
Lehiaketearen helburu nagusia da DJ gazteen sorkuntzearen balioa nabarmentzea eta edizino honetan musika-produkzinoaren kategoria sartu da.
Kategoria bakotxeko irabazlearentzako sarian DJ eta produkzino lanetan trebatzeko masterclass bat, bideoklip baten grabaketea eta erretratu-saio bat, kontzertu bat Bilborock-en (Freskure 2022ren barruan), BIME CITY-ren hurrengo edizinoko jardueraren batean musikea jartea edo jotea eta BIME PRO-n sartzeko ziurtagiri bat sartzen dira.
Bilboko Udalaren ekinbidez epea abenduaren 6an amaituko da, DJ eta musika-produktoreen lehiaketan izena emoteko.
Parte hartu gura dabenek 18 eta 30 urte bitartean izan behar ditue, Euskadin bizi eta izena emoteko formularioa bete. Gainera, DJ-en kasuan, bideo bat bialdu behar dabe, 20 eta 30 minutu arteko saio baten grabaketeagaz; musika-produktoreen kasuan, barriz, eurek sortutako pista bi bialdu beharko ditue.
Epaimahaia musikearen profesionalek osotuko dabe (Lorea Argarate eta Ricos Rosa DJ-ak eta Asier Batiz) eta abenduaren 13an, astelehenean, finalisten izenak jakingo ditugu (gehienez 6 lagun kategoria bakotxeko). Hautatuek finalean parte hartuko dabe, abenduaren 23an, hain zuzen be, Bilborock aretoan.
Kategoria bakotxeko irabazlearentzako sariak ondokoak dira:
DJ eta produkzinoan trebatzeko masterclass, Rico Rosaren eskutik.
Bideoklipa grabetea + erretratu-saioa, Soda Timek eskainita.
Kontzertua Bilborock-en, Freskure 2022ko programazinoaren barruan.
Sariak, Last Tour-egaz bat eginik, BIME CITY-ren hurrengo edizinoko jardueretako batean diskoak jartea edo jotea eta sarrera bat BIME PRO-ra sartzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!