'Medusa' aurkeztu dau Dientes de Luna taldeak Bilbon
2021-11-09 11:55 MusikeaGernikarren bosgarren diskoa da.
Bilboko Bira Kulturan izan da gaur Dientes de Luna taldea Medusa lan barria aurkezten. Baga Biga diskoetxeko Ritxi Aizpurugaz batera izan dira taldekideak.
Dientes de Luna talde gernikarrak 2008an emon eutson hasierea musika ibilbideari. Aurrerago ¡Esto sí que no me lo esperaba! EP-a argitaratu eben 2012an.
2015ean, Más vale tarde, Utopista 2018an eta 2019an Atmosfera. Seikoteak euskerea eta gaztelania erabilten ditu berbotan.
Dientes de Luna taldearen Medusa diskoa 2020ko abuztuan grabau eta nahastau eben Oier Palomok eta Jagoba Ormaetxeak Bilboko TAOM estudioetan. Carlos Hernandez Carbonellek masterizau eban Madrilgo CHC estudioan. Laguntzaileak izan dira Francis Doctor Deseo (ahotsa, Marea abestiaren bersino digitalean) eta Gabriel de la Rosa (ahotsa, 37 abestiaren bersino digitalean).
Dientes de Luna taldearen bosgarren diskoa da Medusa, baina aurreko biakaz batera (Utopista eta Atmosfera) trilogiaren azken atala beteko dau.
Utopista diskoan adierazo euskuen lurra dagoala gure utopiak gauzatzeko. Atmosfera diskoak beharrezkoa dau airea arnasa emoteko utopiei. Eta Medusa da biziteko behar dogun ura eta utopia guztiak egarri diralako, utopisten (utopikoen) zale. Soinu trinkoa dau Medusa diskoak, rock indartsua, oinarrizko ataletan, gitarren soinuak tropelean doaz.
Power rocka eta elektronikea, power rocka modu progresiboan, marmokeak ur korronteak bilatuko ditu helmugara heltzeko, baina ba al daki nora helduko dan? Dientes de Lunak trilogiaren bidea hartu dau taldearen soinuak biribiltzeko. Medusa indartsua da, golpeduna. Maldita kantuak gitarren arteko olgetak irudikatu gura ditu bajuaren eta bateriaren eraginaren menpean. Dispárame, bajuaren indarrean eregitako abestia da lelo atmosferikoakaz.
Piel a piel power-pop, 90eko hamarkadako rockaren ukituakaz, Amerikako leloak muturrean; 37 abestiak elektronikearen oinarriak ditu. Kantu sentikorra, erakargarria; “Marea”, Tom Pettyk bihotzak apurtu bazituan taldeagaz, kantu honek antzeko marea eta korrontean dabil; “Ezer bihurtzen den guztia” abestiak trenaren golpea dau oinarrian eta abiadurea gora doa erritmoagaz batera. Rocka eta power-rocka era progresiboan. Power-rock indartsua, atrapauko zaituana; “Medusa” instrumentalak ukitu elektronikoak ditu, abestirik geldoena da, sentiberatasuna gitarren zartada bakotxean, beti dabe gogoa gernikarrek rock progresiboa egiteko. Bestalde, Medusa greziar mitologiako izaki bildurgarria zan, harrizko begiradea ebana. Harri bihurtzen eban begietara begiratzen ausartu ezkero. Dientes de Luna taldeak, antza, Meduseari begiratu deutso begietara eta rockaren garaian geratu dira. Harria rocka baita eta alderantziz.
Dientes de Luna
Aimar Cid Luna: ahotsa, gitarristea.
Amaiur Zugadi Onaindia: abeslaria.
Joseba Mugartegi Aretxabaleta: bateria.
Lander Egia Malaxetxebarria: bajua.
Unai Bilbao Ibarrola: gitarristea, teklistea eta abeslaria.
Gorka Etxeberria Gomez: gitarristea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!