Gurot lehiaketea martxan, gazteen artean euskerea bultzatzeko

Bizkaie! 2021-11-05 09:04   Euskerea berbagai

Mungia, Uribe Butroe, Gernika-Lumo, Txorierri eta Getxon egiten dabiz.

Izena emoteko epea zabalik dago Gurot lehiaketako hurrengo edizinoan parte hartzeko, zemendiaren 8ra arte. Hiru laguneko taldeetan banatuta, Euskal Unibersoaren inguruko galderak erantzun beharko ditue gazteek (12 eta 17 urte artean), eta abilenentzat sari potoloak egongo dira.

Ondoko eskualde eta udalerriek egin dabe bat oraingo honetan: Mungiako Udalak, Uribe Butroeko Mankomunidadeak, Gernika-Lumoko Udalak, Txorierriko Mankomunidadeak eta Getxoko Udalak. 

Antolatzaileek azaldu dabenez, behin izena emoteko epea amaituta, taldeek galderak erantzun beharko ditue, ahalik eta punturik gehien batzeko. Zemendiaren 8tik abenduaren 8ra arte izango da fase hori. Ondoren, final handia Bilbon egingo dabe, abenduaren 20an, Azkuna Zentroan.

Irabazleentzat hiru ordenagailu eroangarri ditue gordeta (taldekide bakotxarentzat bat). Bigarren saria smartwatch edo erloju adimendunak izango dira; hirugarrena, 50 euroko Bonodendak. Ganera, mankomunidade edo udal bakotxean sari gehiago emongo deutsez hango talderik onenei. 

Gurot lehiaketan parte hartzeko aplikazinoa ipini dabe martxan. Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu