Euskadiko gaztai bik Super Urrea dominea irabazi dabe
2021-11-05 08:17 Jan edanakEgunotan Oviedon International Cheese Festivala egiten dabiz, nazioarteko urteko gastronomia-ekitaldirik garrantzitsuena, gaztaia dauena protagonista nagusi.
Saroi Unaiak (Karranzako TGT gaztandegikoa).
Sarien atalean, saritutako gaztaiak Karrantzako TGT gaztandegiko Saroi Unaiak gaztaia, Eusko Label esneagaz egina; eta Arabako La Leze gaztandegiko Idiazabal gaztaia, World Cheese Awards-en beste domina batzuk irabaziak zituana, azkena Bergenen (Norvegia) 2018ko edizinoan.
World Cheese Awards-eko munduko gaztai onenaren saria Olavidia ahuntz gaztaiak irabazi dau Guarromango (Jaén) Quesos y Besos gaztandegikoa.
Munduko gaztai lehiaketarik garrantzitsuenean nazinoarteko 4.078 gaztaik hartu dabe parte eta horreetatik 62 gaztai Euskadikoak izan dira.
Lehiaketea amaituta, International Cheese Festival ekitaldia zemendiaren 6ra arte izango da. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Oviedora joan da gaztaiaren inguruko azoka honetan parte hartzen dagozan Euskadiko Elikagai Kateko ordezkariak babesteko, produktoreak eta bertako gaztaiak plateren osogai lez erabilten dituen gastronomia-arloko profesionalak.
International Cheese Festivalen ardatzak biodibersidadea, iraunkortasuna, nazinoartekotzea eta barrikuntzea dira, esnearen eta gaztaiaren garapena bultzatzeko, produktoreen eta erosleen arteko hartu-emon komertzialak sustatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!