Andoni Iturriotzek jantziko deutso txapela Xilabako irabazleari
2021-11-04 13:12 BertsolaritzeaZemendiaren 13an jokatuko da finala, Donibane Lohizunen.
Saio bakarra geratzen da 2021eko Xilaba txapelketea amaitzeko, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko txapelduna nor dan erabagiko dauen finala hain zuzen. Zemendiaren 13an izango da azken saioa, Donibane Lohizuneko Jai Alai pelotalekuan, eta honeek dira sei finalistak: Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena, Amets Arzallus, Patxi Iriart, Odei Barroso eta Maddalen Arzallus.
Bertsularien Lagunak alkarteak aurreratu dauenez, Andoni Iturriotzek jantziko deutso txapela irabazleari. Ipar Euskal Herriko bertsolaritzearen eta kulturgintzearen alde egin dauen lanagaitik autortzea egin eta eskerrak emoteko modua izango da hori.
Izan be, Andoni Iturriotzek hamarkadak daroaz bertsogintzearen arloan lanean. Haren izena ez da protagonisten artean agertzen, zale gehienentzat ezezaguna da. Lan isila dalako berea, antolakuntzan laguntzen, bertsolariak babesten, belaunaldiz belaunaldiko hariari eusten.
Senpereko Larraldea etxea kultur alkarte ugariren topaleku da, Iturriotzen eskuzabaltasunari esker. Bertsularien Lagunak-entzat, esaterako, ezinbestekoa da egoitza hori.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!