Ikusleak zein diru-batzea % 70 inguru bajau dira
2021-11-04 08:25 KultureaGora egin dau streaming, telebista eta irrati bidezko konsumoak.
Arte Eszeniko, Musikal eta Ikus-entzunezkoen 2021eko SGAE Urtekariak kulturearen sektoreak bizi dauen egoerea argitzeko datu estadistikoak eskaini ditu. Ikerketa sendoa da eta kultura-sektoreko hainbat arlo ezagutzeko oinarrizko baliabideetako bat da. Hamarnaka mila zenbaki-datu lortu eta aztertzen ditu, 293 grafikotan eta estadistika-taulatan laburbatuta.
Euskadin zein Espainian pandemiak eragindako datuak bardin antzekoak dira: Arte eszenikoak (antzerkia, jantzea eta operea eta zarzuelea) % 47,9 bajau dira aurreko urtearen aldean, % 77koa bertaratzean eta % 71,9koa diru-batzean. Euskal Autonomia Erkidegoan arte eszenikoen jarduerearen % 92,5 batzen dauen antzerkiak % 47,2ko beherakadea izan dau eskaintzan, %7 6,2koa asistentzian eta % 69,4koa diru-batzean. Jantzeak be beherakada handia izan dau adierazle guztietan 2020an: antzezpenetan % 46,3 gitxiago izan dira, bertaratutakoen % 75,7 eta batutakoen % 68,8 gitxiago.
Musikearen arloan, zifrak ez dira hobeak, izan be, musika klasikoak % 53 egin dau behera kontzertu-kopuruan, % 79,3 ikusle-kopuruan eta % 72,3 diru-batzean. Herri-musikearen atalean, kontzertuak % 42,8 bajau dira eta makroudako datuak kontuan hartuta, erkidego honetan, 2020agaz konparauta, asistentziaren % 80,5 eta diru-batzearen % 76,3 galdu da. Zinemeak be antzeko jokerea bizi dau: saioetan % 52,1 bajau da, ikusleetan % 68,4 eta diru-batzean % 68,2; kasu honetan, Estaduko gainerako lekuetan baino apur bat nabarmenagoak dira beherakadak.
Gora egin dau streaming, telebista eta irrati bidezko konsumoak
Bideoaren merkatuan, orain urte batzuetatik hona, konsumo-ohiturak aldatu dira eta, esangura horretan, gora egiten jarraitzen dau bai ikus-entzunezko deskargaren bat egin daben biztanleen ehunekoak (% 13, hau da, 4,6 puntuko igoerea), bai streaming bidezko bideoren bat ikusi dabenen ehunekoak (% 52,4), % 6,6ko igoereagaz. Ordainpeko ikus-entzunezko edukien plataformetako abonatuen kopuruak be gora egin dau. 2020an, abonatu gehien izan zituenak Netflix (% 35,8) -aurreko urtean baino 8,4 puntu gehiago-, Movistar+ (% 17,7) eta Amazon Prime Video (% 16,7) izan ziran.
Telebistan, 16 minutu igon da EAEko konsumoaren batez bestekoa aztergai dogun azken urtean eta 2020. urtean 221 minutura heldu da persona bakotxeko, Estaduko batez bestekoan baino 10 gitxiago. Irratian, aurreko urtean baino 10 minutu gehiago konsumidu da; beraz, egunean 102 minutu persona bakotxeko, Espainiako batez bestekoa baino zortzi gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!