Zinebi-k 'Vulk ez da' estreinauko dau

Bizkaie! 2021-11-03 09:15   Musikea

Bilboko Vulk musika bandearen diziplina ugaritako ikuskizuna da.

Bilboko Udalak atondutako Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak BBK Aretoan saio berezi bat aurkeztuko dau 63. edizinoko programazinoaren barruan, Vulk ez da izenekoa. Bertan, ikusleek Bilboko Vulk bandearen zuzeneko musikaz gozau ahal izango dabe, baita aurrez grabautako beste material batzuekaz buztartu eta aurrez aurre jarteaz be, taldeak zuzenekoaren eta ikus-entzunezko materialaren arteko mugak lausotu gura dituan jardueran. Zemendiaren 14an izango da, 19:00etan, BBK Aretoan eta sarrerak 10 euroan salgai dagoz hemen

Vulkek Zinebi-gaz batera eta BBK Aretoagaz alkarlanean aurkeztutako diziplina ugariko ikuskizun hau jaialdiak sortutako beste pieza performatibo batzuekaz buztartzen da. Aurreko edizinoetan, musikeagaz eta irudiakaz lan egiteko beste modu bat erakutsi eutsen Bilboko ikus-entzuleei eta holan jazo zan Zelako. Zinema & Belako, 2015eko Jaialdian aurkeztua, Las del tiragomas somos todas, Iñaki Billelabeitiak zuzendua, Igor Rezolagaz lankidetzan, 2016ko Zinebi-n, Víctor Iriartek eta Sra. Polaraiska Kolektibo Artistikoak (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe) zuzendua.

Vulk

2014. urtean sortu zanetik, Bilboko taldeak hainbat aldaketa izan ditu eta Zinebi-n aurkeztuko daben performanceak etapa barri bat edegi dau Andoni de la Cruz, Alberto Eguiluz, Julen Alberdi eta Jangitz Larrañaga taldekideentzat.

Aurreko disko luze bi egin ondoren (Beat Kamerlanden, 2017koa eta Ground for Dogs, 2018koa), Vulk taldeak laster aurkeztuko dau bere hirugarren LPa, Vulk ez da; berrehun kontzertu baino gehiago eskaini ondoren munduan eta nazinoarteko entzute handiko jaialdietan, besteak beste, Bartzelonako Primavera Sound, Benicassim-eko Nazinoarteko Jaialdia edo Bilbao BBK Live.

Vulk ez da Galapanek produzidu dau Zinebi-gaz batera. Gainera, Arriguri, Badator eta Baleagaz eta BBK Aretoaren babesa  izan dau.

63. Zinebi (Zemendiaren 12tik 19ra)

Arriaga Antzokian inaugurauko da, Margarethe von Trotta zinemagile alemanak aurtengo Ohorezko Mikeldi sarietako bat jasoko dauen ekitaldian. Gainera, inaugurazino-ekitaldiaren amaieran, Nazinoarteko Film Laburren Sail Ofizialean - Lehiaketan parte hartu duten zazpi euskal film laburrak erakutsiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu