STR taldeak pop-trapa eta autotunea dakarz
2021-11-03 11:13 MusikeaYahtoyl lan barria aurkeztu dabe bizkaitarrek.
Bilboko Bira Kulturan aurkeztu dau Yahtoyl disko barria STR (Bizkaia, 2019) taldeak. Diskoak pop-trapa eta autotunea ditu osogairik indartsuenak eta erritmo horreen alboan badira hainbat osogai-laguntzaile: Maitasuna, hartu-emonak, bizitzea, sentimenduak, sexua eta holakoak dira taldeak erabilitako gaiak testuak idazteko, queer zipriztinakaz.
Yahtoyl dira hasierako letrak, You Always Hurt The One You Love, beti mintzen dozu maite dozuna.
STR boskoteko kideak dira Iker Villa, Oihan Moreno, Aritz Mendiola, Xabier Bengoa eta ander Campos.
Fruizeko Gaua Estudioan garabau dabe diskoa 20021eko udan. Produkzino artistikoaren ardurea izan dabe Aitor Abiok eta Oihan Morenok.
Nahasketea eta masterizazinoa, barriz, Asier Zubelzuk egin ditu.
Entzun Maitatzearen mina hemen.
Goizean aurkezpena egin ondoren, arratsaldeko 18:00etan Bira Kulturan STR taldeak ekitaldi berezi eta xumea atonduko dau:
- Barriketaldia diskoaren gainean.
- Abesti barriak kargauko dira diskoan datorren pendrive batean.
- Showcase bat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!