Euskaltzaindiak egoitza barria dau Gasteizen

Bizkaie! 2021-10-29 15:51   Euskerea berbagai

Udalak 25 urterako itxi deutso Etxezarra eraikina.

Musika eta guzti izan dau Etxezarrako egoitzea zabaltzeko ekitaldiak (argazkia: Euskaltzaindia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzea Gasteizko Etxezarra eraikinean egongo da aurrerantzean, etxe horren 25 urterako lagapenerako Akademiaren eta Udalaren arteko akordioari esker. Barrualdea egokitu dau Euskaltzaindiak, eguneroko lanak egiteko eta kulturearen arloko ekitaldiak antolatzeko. 

Egoitza barria ezagutzeko modua izan dabe erakunde publiko ugaritako ordezkariek. Gorka Urtaran alkateagaz eta Andres Urrutia euskaltzainburuagaz batera, bertan izan dira Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria, Joseba Lozano Herri Administrazinoetan Hizkuntzea Normaltzeko zuzendaria eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskera zuzendaria.

Etxezarra eraikin ezin hobea da gure urian Euskaltzaindiaren egoitzea izateko, kokapenagaitik eta emoten dituan aukerakaitik, adierazo dau Urtaranek. Orain arte erabilera egonkorrik izan ez dauen eraikinaren zatia edukiz beteko dabela gogoratu dau alkateak. 

Andres Urrutia euskaltzainburua be gustura agertu da: Euskereak espazio barri bat irabazi dau Arabako uriburuan, Arabako gizarteari edegia. Hau ez da Euskaltzaindiarena, guztiona baino, erabili daigun, bultzadea emon deiogun euskereari eta euskal kultureari talaia, itsasargi honetatik.

Euskaltzaindiak erabiliko dauen zatia 340 metro koadroko eremua da, Etxezarraren goiko solairuan (behekoan jatetxea dago). Udalak 25 urtez lagako deutso espazioa, baina Akademiaren ardurea izango dira horniduren gastuak, altzariak, garbitasuna, konponketak eta halakoak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu