'Before We Collide', film onena VI. Zinetikan

Bizkaie! 2021-11-02 07:50

Eman Hussein zinemagile egiptoarrak eroan dau Zuzendari Onenaren saria.

Zinetika 2021eko film onenaren saria, 500 eurokoa, Before We Collide (Guy Gooch, Gregor Petrikovic, 1'10'') film labur britainiarrarentzat izan da.

Zinetika 2021 Zuzendari Onenaren Saria, barriz, 500 eurokoa, Eman Hussein zinemagile egiptoarrari emon deutse, Belia filmaren (9'51'') zuzendariari.

Horrezaz gan, epaimahaiak AEBetako Lazarus lanari (Tuxién Benet, 8'34'') eta Call of Pink errumaniarrari (Denisa Anastasiu, Maria-Luiza Dimulescu, Catalin Rugina, 16' 28’’) aitamen bereziak emotea erabagi dau.

Film horreek balorau dituan epaimahaian izan dira Teresa Morales, Sofía Alforja eta Loránd János.

Gainera, K saria, zinema cluben sare batek hautatua, The Egg Child (Kevin Robic, 7’20”) film frantsesari emon jako.

Saritutako filmak Zinetikaren Sail Ofizialaren parte dira eta jaialdia egiten dan hiru urietan proiektau dira: Iruñean, Donostian eta Bilbon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu