Odei Barroso irabazle Izpuran

Bizkaie! 2021-11-02 08:51   Bertsolaritzea

2021eko Xilabako finalistak Artetxe, Txoperena, Iriart, Barroso eta Arzallus neba-arrebak dira.

Odei Barroso, Izpuran (argazkia: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Finala baino ez da geratzen 2021eko Xilaba txapelketan, Izpuran azken finalaurrekoa jokatu eta gero. Odei Barroso izan da irabazlea asteburuko saioan, eta finalerako txartela eskuratu dau. Beste finalaurrekoetako irabazleakaz eta puntuazinorik altuena izan dabenakaz osotu dabe finaleko seikotea.

Izpurako saioari jagokonez, Odei Barrosori 516,5 puntu emon deutsez epaileek eta bigarren Patxi Iriart izan da (494,5). Honek be finalerako txartela lortu dau, puntuazino altuari esker. Hirugarren Egoitz Zelaia izan da (493), laugarren Maindi Murua (470), bosgarren Gillen Hiribarren (468) eta seigarren Johaiñe Sarraillet (441,5).

Hortaz, finalean kantauko dauen seikotea honako hau da: Amets Arzallus, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena eta Patxi Iriart. 

Zemendiaren 13an jokatuko da finala, Donibane Lohizuneko Jai Alai pelotalekuan, 17:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu