Eneko Lazkozek irabazi dau Altsasuko saioa eta bera da lehen finalistea

Bizkaie! 2021-11-02 08:42   Bertsolaritzea

Bigarren finalaurrekoa Berriozarren jokatuko da zemendiaren 6an.



300 lagunen aurrean jokatu da Altsasuko finalaurrekoa, Iortia Kulturgune bete-batean eta han kantau dabe Endika Legarra, Eneko Lazkoz, Erika Lagoma, Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Oier Lakuntzak. Horreen artean, Lazkozek lortu dau puntu gehien eta ondorioz, bera da zemendiaren 28an Iruñean jokatuko dan finalerako lehen sailkatua.

Altsasun jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Fernando Anbustegi Goñi izan da saioan gai-jartzaile. Nafarroako Bertsozale Alkartea Altsasuko Udalaren babesari esker atondu dau saioa.

Saio puntuagarria amaituta, Eneko Lazkozek lortu dau puntu gehien, eta modu horretan, saioa irabazi eta Iruñean zemendiaren 28an jokatuko dan finalerako lehen txartela eskuratu dau. Haren atzetik sailkatu dira Xabat Illarregi, Erika Lagoma, Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra eta Oier Lakuntza:

Saioko puntuazinoa:

1. Eneko Lazkoz Martinez (489).

2. Xabat Illarregi Marzol (465).

3. Erika Lagoma Pombar (442).

4. Ekhiñe Zapiain Arlegi (427,5).

5. Endika Legarra Nuin (392).

6. Oier Lakuntza Irigoien (388,5)

Bigarren finalaurrekoa Berriozarren jokatuko da zemendiaren 6an

Ondoko bertsolariek kantauko dabe: Alazne Untxalo Erregerena; Eneko Fernandez Maritxalar;

Josu Sanjurjo Alzuri; Mikel Lasarte Cia; Patxi Castillo Graciarena: eta Saioa Alkaiza Guallar. Gai-jartzailea: Maialen Belarra

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu