Imanol Uria nagusi izan da Elorrioko kanporaketan
2021-11-02 08:07 BertsolaritzeaAlde zabalagaz irabazita, finalaurrekoetan kantauko dau.
Elorrioko Arriola Antzokian jokatu da 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketea. Epaileen puntuazinoei kasu egin ezkero, Imanol Uria nagusi izan da, eta saioa irabazita, finalaurrekoetan egoteko txartela ziurtatu dau. Etxebarriako saioan kantauko dau algortarrak.
Uriak 494 puntu batu ditu Elorrion, bigarrenari alde handia kenduta. Iñaki Iturriotzek 442,5 puntugaz egin dau bigarren, eta hirugarren Igor Galarza izan da (427). Ondoren, Aitor Arrutia (419), Imanol Arrutia (415) eta Peru de Pedro (394,5) geratu dira.
Gai-jartzailea Idoia Anzorandia izan da, eta epaileak honeek: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkaria, Itziar Basterretxea Olarreaga.
Hurrengo saioa, azken kanporaketea, Getxoko Muxikebarrin jokatuko da, domekan, zemendiak 7. Oholtzan izango dira Enare Muniategi, Eneko Aldana, Josune Aramendi, Koldo Muñiz, Malen Amenabar eta Unai Mendiburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!