28. Kuraia Bilbon, Gasteizen eta Donostian
2021-10-29 11:56 MusikeaZemendiaren 1, 8, 15 eta 20an eta abenduaren 11n izango dira.
Kuraia musika garaikideko Jaialdia hiru euskal uriburuetako hainbat espaziotara zabaldu da lehen aldiz: Juan Crisostomo de Arriaga konserbatorioa eta Guggenheim Museoa Bilbon; Gasteizko Jesus Guridi goi mailako ikastetxea; eta Donostiako Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia.
28. Kuraian, zazpi kontzertu programau ditue, euskal autore askoren errepertorioa tarteko: Zemendiaren 1, 8, 15 eta 20an. Abenduaren 11ra arte. Sartzea librea da lekua bete arte.
Jaialdia bultzatzen dauen Ensemble Kuraia taldea 1997an sortu eban María Eugenia Luc konpositoreak, egungo zuzendari artistikoak.
1997an, María Eugenia Luc konpositoreak sortu eban eta gaur egungo zuzendari artistikoa bera da. Taldeak, gaur egungo musikagileen lanak zabaldu eta goi-mailako profesionalak dituan talde baten lankidetzea eskaintzea dau helburu.
Ensemble Kuraia Europa eta Hego Ameriketako jaialdi garrantzitsu eta musika garaikideari eskainitako ekitaldietan ibilten da: Berlingo Universität der Künst y Hochschule für Musik, Milan konserbatorioa eta Labirinti sonori de Parma (Italia), Music around (Strasbourg, Frantzia), Arsonic (Mons, Belgika), SGAE-CNDM Fundazinoa Sariak, Alicanteko Jaialdia, CNDM denboraldia, Reina Sofía Arte Zentruko Museoko Auditorio Nazionala eta Teatros del Canal (Madrid), BBVA Fundazinoko Zikloa eta Bilboko Guggenheim M,useoa, Donostiako Musika Hamabostaldia, Bartzelonako L'Auditori, Rondó kontzertu denporaldia (Milan eta Monza, Italia), Nazioarteko Arteen Zentrua(Mexiko D.F.), Limako FIMCC (Peru), beste batzuen artean.
Kritikearen laudorioak jaso ditu behin baino gehiagotan Bilboko taldeak: Espainiako musika garaikideko talde erreferenteetako bat (Scherzo), guztia Ensemble Kuraiaren interpretazino bikainagaz” (Diario Información), talde bikaina (Doce notas), sendo eta oso trebea (El Diario Vasco), goi-mailako kalidadekoa (El comercio, Lima).
Ensemblea, Kuraia Musika Garaidearen Jardunaldietako eta Bilboko J.C. Arriaga Musika Konserbatorioko talde egoiliarra da.
Taldearen proiektuak kalidadea, moldakortasuna eta barrikuntzeagaitik dira bereizgarriak. María Eugenia Luc-en lanetik osotutako “De aire y luz” CDak (Orpheus zigilua) Melómano de Oro saria eta espezializautako medioen kritika bikainak jaso zituan.
2014an, Yoko Ono artisteagaz kolaborau eban Sky piece to JC performancean.
Luis De Pablo eta Felix Ibarrondori buruzko dokumentalak bultzatu ditu eta ganbera opera eta antzerki musikatuen produkzinoak be estreinau ditu taldeak (Stravinski-ren La historia del soldado eta Viktor Ullmann musikagile txekiarraren Der Kaiser von Atlantis operea).
Ensemble Kuraiak gaur egungo musikagileei enkarguak egiten deutsee eta musika garaikidearen zabalkuntzarako programa eta proiektu pedagogikoak lantzen ditu Berlingo Klangzeitort, Bilboko Guggenheim Museoa, Euskal Herriko Unibersidadea (UPV-EHU) eta Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiagaz batera.
Ensemble Kuraiaren kontzertuak RNE-Radio Clásica eta Europa eta Hego Ameriketako beste hainbat irratitan emon ditue.
Kuraia taldeagaz alkarlanean ibilitako konpositoreen artean honako honeek dagoz: Leonardo Balada, Luis De Pablo, Joan Guinjoan, Félix Ibarrondo, Ramón Lazkano eta José Manuel López López.
Ensemble Kuraiak honako erakundeen babesa jasoten dau: INAEM, Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, SGAE Fundazinoa, AIE, Musika Bulegoa eta Etxepare Euskal Institutua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!