XXV. Eskolea Hiztun Bila

Bizkaie! 2021-10-28 08:35   Euskerea berbagai

Egindakotik ikasten, etorkizuna euskeraz ardatz goiburupean dabiz ia 600 profesional.

Eskola Hiztun Bila jardunaldia gaur amaituko da Donostian. Hezkuntza Sailak hizkuntza normalizazinorako Ulibarri programearen barruan atondutako jardunaldiaren 25. edizinoa da eta ia 600 profesional dagoz parte hartzen atzo eta gaur Kursaal jauregian, Hizkuntza Normalizazinorako Aholkulari Teknikoak gehienbat. Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak emon eutsen hasikerea jardunaldiari:

Gorago aitatutako goiburua gogoan, hezkuntza arloan euskerearen normalizazinoan orain arte egindako ibilbideari errepasoa egiteaz gan, aurrera begira dagozan erronkak jorratzeko be balio izango dau jardunaldiak, berbaldi, mahai-inguru eta esperientzia-trukaketen bidez. Urtero atontzen dau Hezkuntza Sailak Eskola Hiztun Bila jardunaldia, profesional horreen formazinoa eta esperientzia-trukaketea helburu hartuta, ikastetxeetan euskerearen ezagutzea eta erabilerea indartzea beti jomugan dala. Hamaika ertz dituen gai zabal horri alderdiren batetik heltzen deutso aldi bakotzean jardunaldiak, horretan sakondu eta gogoetea egitea helburu.

Gaur, urriak 28, gaoizeko 09:00etan, Eskola Hiztun Bilak 25 urte bideoaren proiekzinoa egongo da. Aurrerago, 09:30ean, Ikasleek euskaraz ondo berba egiten eskolan ikasi. Zergaitik eta zelan gaia aztertuko dau Joaquim Dolz, Genevakoko Unibersidadeko irakasleen prestakuntzan eta hizkuntzen didaktikan katedradunak. Alkarrizketatzailea: Leire Diaz de Gereñu, EHUko irakaslea.

Deskantsuaren ondoren, eguerdiko 12:00etan, Hizkuntzea gozagai eta gozabide (Mahai-ingurua) dago Intza Alkain (Galtzagorri Alkartea), Kike Amonarriz (Euskaltzaleen Topagunea), Alberto Barandiaran (Nafarroako Hezkuntza Saileko Euskera Atala) eta Patri Arburua (Bortzirietako Euskera Mankomunidadea) izango dira hizlari. Saioaren gidaria: Xabier Aizpurua (Bigarren Hezkuntzako irakaslea).

Agurra, barriz, Begoña Pedrosa, Hezkuntza sailburuordearen ardurea izango da.

Amaierako gozagarria, barriz, Egunak emondakoa: Beatriz Egizabal clowna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu