Kalean da Joan Beriainen 1621eko liburuaren faksimilea

Bizkaie! 2021-10-26 09:49   Euskerea berbagai

Tratatzen da nola entzun behar den meza hegoaldeko goi-nafarreraz idatzita dago. 

Utergan egindako aurkezpena (argazkia: Euskaltzaindia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Argitaratu zanetik 400 urte bete diranez, EuskaltzaindiaTratatzen da nola entzun behar den meza liburuaren faksimilea plazaratu dau, Nafarroako Gobernuaren laguntzinoagaz. Joan Beriainek hizkuntza bitan idatzi eban dotrinea, euskeraz eta gaztelaniaz. 1621ekoa danez, hegoaldeko goi-nafarrerearen lekukotasun idatzi zaharrenetako bat da.

Utergako udaletxean egin dabe faksimilearen aurkezpena, Joan Beriain bertakoa zalako eta herriko abadea izan zalako 1602tik 1633ra. Andres Urrutia euskaltzainburua, Patxi Salaberri euskaltzaina, Iker Gómez Utergako Udaleko zinegotzia eta Mikel Arregi Euskarabidea Institutuko zuzendaria egon dira ekitaldian. 

Salaberrik idatzi dau berbaurrea. Joan Beriainen bizitzeaz argibide ugari emon ditu, esate baterako, non jaio zan, ze formakuntza eban eta eleizan ze kargu izan zituan. Beste ikertzaile batzuek argitaratu dituen datuetan oinarritu da Salaberri. 

Horrezaz gan, ezagutzen diran hiru aleen arteko konparaketea egin dau euskaltzainak berbaurrean. Munduko erakunde entzutetsuetan gordeta dagoz XVII. mendeko lanaren hiru aleok: Chicagoko Newberry Library-n (Bonaparte Printzearena izan zan alea da hori); Madrilgo Unibersidade Konplutensean; eta Vienako Österreichische Nationalbibliotek-en. Hiru bersinoen artean aldeak dagozala ikusi dau Salaberrik, baina txikiak. 

Joan Beriainek (1566-1633) gitxienez liburu bi idatzi zituan, biak be mezea entzuteko argibideak batzen dituen dotrinak. Tratado de cómo se a de oyr misa, escrito en romance y bascuence izan zan lehenengoa, 1621ekoa, orain Euskaltzaindiak faksimilean editau dauena. Bigarrena, Doctrina Christiana, 1626koa da. Euskeraz eta gaztelaniaz idatzita dagoz liburu biak. 

Hegoaldeko goi-nafarrerearen bilakaereaz eta historiaz jakingarri ugari emoten ditu Beriainen obreak, orain dala 400 urteko lekukotasuna dalako. Gaur egun, ganera, Utergan eta inguruetan (Izarbeibar eskualdean) euskerea galduta dago. XVII. mendean, baina, eremu euskalduna zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu