Lea Artibai aurrera BBK Sariketan
2021-10-25 12:41 BertsolaritzeaSodupeko kanporaketan Ezkerraldea/Enkarterrik baino puntu gehiago batu ditu.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako hirugarren kanporaketea jokatu da goizeon, Sodupen, finalaurrekoetarako txartela jokoan. Oholtzan, Ezkerraldea/Enkarterri eta Lea Artibai taldeetako seikoteak nor baino nor, Jon Martinez gai-jartzailearen esanetara. Entzuleek, Eretza Berri eta Avellaneda ikastetxeetako ikasleek, giro ederra eroan dabe aretora.
Puntuazinoak emoteko orduan, Lea Artibaikoak gehiago izan dirala ebatzi dabe epaimahaikideek. Hortaz, eskualde horretako ordezkariek egingo dabe aurrera, finalaurrekoetara. Ezkerraldea/Enkarterriko bertsolari gazteek amaitu dabe euren ibilbidea 2021eko edizinoan.
Bizkaiko Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez, Lea Artibaik seikote hau eroan dau Sodupera: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga 18 urtera artekoetan; Aissa Intxausti, Nahia Ibarzabal eta Irune Basagoiti 24 urtera artekoetan.
Ezkerraldea/Enkarterriko seikotea hau izan da: Aiur Gallareta, Nahia Martin eta Ugaitz Elgezabal 18 urtera artekoetan; Asier Alcedo, Leire Portugués eta Amaiur Atxa 24 urtera artekoetan.
Epaimahaian Beñat Romero, Leire Etxebarria eta Xabier Enbeita egon dira, eta Idoia Anzorandia izan da idazkaria.
Hurrengo kanporaketea eguaztenean, hilak 27, jokatuko da, Bilboko Urretxindorra ikastolan (10:00). Busturialdeko eta Hego Uribeko taldeek kantauko dabe, finalaurrekoetako azken txartelaren bila.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!