Begoñako kanposantuko bisita gidatuetako plazak agortu dira

Bizkaie! 2021-10-25 10:33   Kulturea

Memoria historikoari lotutako azterlan sakona egiten dabiz.

Begoñako kanposantua (argazkiak: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilbon, Begoñako kanposantuaren memoria historikoa aztertu eta zabaltzeko egiten dabizan jardueren barruan, bisita gidatuak antolatu ditue, baina, Udalak azaldu dauenez, parte hartzeko leku guztiak beteta dagoz dagoeneko. Abenduaren 18ra arte egingo dituen arren, astebete eskasean agortu dira plaza guztiak.

Astean bisita bi antolatzen ditue, bata gaztelaniaz eta bestea euskeraz, kanposantuaren ezaugarriak eta bitxikeriak herritarrei erakusteko eta martxan jarri daben proiektuaren barri emoteko. Hamabi laguneko taldeetan egiten dira bisitak, 45 minutukoak. Barikuan, urriak 22, hasi zan programea. 

Ondarearen eta historiaren alorretan interes handiko lekua da Begoñako kanposantua, XXI. mendearen hasikerara arte erabili zalako. Bizkaia astindu daben jazoera ugariren lekuko izan zan, adibidez Gerra Zibilarena. Gerra aurrean euskeraz idatzitako hilarri bakarra be erakusten dabe bisitaldietan, baita arkitektura nabarmena daben panteoiak be. 

Bertako memoria historikoa berreskuratzeko proiektu zabala, Begoñako Argia izenekoa, Aranzadi Zientzia Alkarteko adituen esku dago. Ondarearen, historiaren eta antropologiaren alorreko ikerlanaren inguruko unibersidade-praktiketako campusa atondu dabe. 

Hilobietako hazurrak eskuz ateratzen dabiz, dokumentazino arkeologiko eta antropologiko zehatza egiteko asmoz eta iraganeko jenteari zor jakon errespetuaz. Era berean, kanposantuko ganerako elementuak sailkatu, aztertu eta tratauko ditue. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu