Maddalen Arzallusek Xilabako finalean kantauko dau
2021-10-25 09:06 BertsolaritzeaBardozeko finalaurrekoan nagusi izan da.
Arzallus Antia neba-arrebak egongo dira 2021eko Xilaba txapelketako finaleko protagonisten artean. Izan be, aurreko finalaurrekoan Amets Arzallusek eskuratu eban finaleko txartela eta, bigarrenean, Maddalen arrebea izan da irabazlea.
Bardozen batu dira bigarren finalaurrekoko sei bertsolariak, Pantxika Solorzano gai-jartzailearen aginduetara eta 130 zaleren aurrean. Lan puntuagarriak amaituta, epaileek erabagi dabe punturik gehien Maddalen Arzallusi emotea, 513,5. Miren Artetxe be fin ibili da, eta bigarren egin dau (500,5).
Saioko beste bertsolariak honeek izan dira: Xumai Murua (488,5), Ramuntxo Christy (481,5), Iker Altuna (468) eta Irati Alcantarilla (461,5).
Honenbestez, Xilaban finalaurreko bakarra geratzen da jokatzeko. Zapatuan, hilak 30, Izpurako Faustin Bentaberri gelan egingo dan saioan jakingo doguz finaleko bertsolari guztien izenak, finalaurrekoetako hiru irabazleei puntuazinorik onenen arabera batuko jakezalako beste batzuk.
Joana Itzaina gai-jartzaile dala, honeek izango dira Izpuran: Patxi Iriart, Odei Barroso, Egoitz Zelaia, Maindi Murua, Gillen Hiribarren eta Johaiñe Sarrallet.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!