Irakurraldi dramatizatua Bilbon, Miguel de Unamuno ardatz, urriaren 25ean

Bizkaie! 2021-10-21 13:27   Kulturea

Hitzordua Arriaga Antzokian izango da.

SGAE Fundazinoak eta Bilboko Udalak Reflexión dramática en torno a un ilustre moribundo izeneko ekitaldia aurkeztu dabe; Olatz Beobidek zuzendua, Zorion Eguileor, Ramón Ibarra, Esther Velasco, Carmen Pardo, Juan Vidas, Pako Revueltas eta Juanjo Oterok egingo daben irakurraldia, Olatz Beobidek zuzenduko dau. Pianoa, barriz, Aitor Amezagak joko dau.

Irakurraldi dramatizatuen programazinoaren barruan, Elías Amezaga idazleak Miguel de Unamunoren figureari buruz ondutako testu baten gaineko irakurraldia entzuteko gonbidapena beharko da sartzeko (18:45etik aurrera) eta gonbidapenik barik (18:55etik aurrera), lekua bete arte.

Esther Velasco eta Olatz Beobide aktoreek beren gain hartu eben desafioa, Euskal Herriko Elías Amézaga bibliografoaren oinordekoek lagunduta (Amezaga 2008an hil zan eta 100 urte igaro dira 1921eko abuztuaren 9an jaio zanetik Bizkaiko uriburuan).

Irakurraldiak Arriaga Antzokian

Foyer-eko irakurraldiak ohikoak dira Arriagan, 80 bat lagun sartzen dira, antzokirako sarrera nagusian. Kontuak kontu, urriaren 25ean, hasiko da irakurraldia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia han izangho dirajoateko.

Ez dira gitxi Elías Amezaga gogoratzeko egindako ekitaldiak Bilbon, zein haren jaioterrian, Getxon, han bizi eta hil baitzan. Kasu honetan, irakurraldia Bilboko beste intelektual handi bati eskainitako testu bategaz egingo da, Miguel de Unamunori eskainitako testu bategaz, hain zuzen; Unamuno (1864-1936) Amezaga baino lehenagokoa izan zan eta haren bizimoduak eta obrak ez ziran polemika barik geratu: lehen euskal sozialismoari buruzko pentsalaria izan zan, baina, aurrerago, haren eretxi eta jarrerakaitik, euskerearen inguruan, Bigarren Errepublika huts eginaren inguruan edo 1936ko Estadu Kolpearen jazoera historikoaren inguruan adierazitakoakaitik, askok eta askok ez eben estimadu izan.

Har sasoiaren kronikari eta saiakeragile, Amezagak berrogeita hamar obra baino gehiago idatzi zituan, antzerki-lan, biografia, eleberri eta saiakera artean, harena da, esate baterako, Autores vascos izeneko bio-bibliografia itzela.

Bilbotar idazle eta bibliografo honen gainean, Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean jardunaldi berezi bat izan zan joandako irailean, omenaldi bat egitearren, haren jaiotzearen urteurrenean. Elías Amézaga gogoan goiburupean, José Manuel Alonso kazetariak, Pedro Barea antzerki-kritikaria, Joseba Agirreazkuenaga ikertzaile eta katedraduna eta Abraham de Amézaga Elías Amézaga zanaren loba eta idazkaria Amezagaren alderdi profesionalen gainean ibili ziran barriketan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu