Badator II. Bideo Kopla Lehiaketea

Bizkaie! 2021-10-20 11:01   Bertsolaritzea

Arabako Bertsozale Alkarteak eta Arabako Aleak atondu dabe.

Martxan da Araba osoko 14 urte arteko gaztetxuei zuzendutako bideo kopla lehiaketearen bigarren edizinoa. Parte hartzeko epea zemendiaren 19ra arte egongo da zabalik.

Gasteizko Udalak atontzen dauen Euskerearen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskerearen erabilerea sustatzeko helburuari eutsiz eta igaz izandako erantzun bikainak hauspotuta, Bertso Kopla Lehiaketa atondu dabe aurten bigarrenez.

Kontuak kontu, bertsolaritzea eta teknologia barriak buztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek euren adimena eta sormena erakusteko aukerea izango dabe bideo lehiaketa formatuan.

Parte hartzea oso erraza da, hiru eta sei kopla artean egin beharko ditu talde bakotxak proponidutako gaia (Bihurrikeriak) landuta.

Bertsoak sortu ostean, horreek bideoan grabau eta Alea-ra bialdu beharko ditue parte-hartzaileen (bideoan agertzen diran taldekide guztien) datuakaz batera.

Horretarako egokitutako galdetegia erabili beharko da.

Oharrak

Bideoak galdetegiaren bitartez baino ez dira bialduko, ez dira onartuko emailez, whatsapp bidez edo beste edozein bidetatik jasotako bideoak.

Epe barruan jasotako bideoak baino ez dira onartuko. Bialtzeko epea zemendiaren 19an, eguerdiko 12:00etan amaituko da.

Bideoak bialtzeko arazorik balego, dudak argitzeko:

695 63 28 62 telefono zenbakira deituta, astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara.

bideokopla@gmail.com helbidera idatzita (erantzuna mezua jasoten danetik hurrengo 24 orduetan emongo da).

Irabazleak eta sariak

Jasoten diran lanen artean, bideo kopla onenaren saria aukeratuko dau publikoak eta, horregaz batera, epaimahaiak Arabako kuadrilla bakotxeko bideo kopla onena zein dan erabagiko dau.

Sarien artean, BAHK-eko izotz pistan taldean gozetako esperientzia talde irabale bakotxarentzat.

ELKAR-en materiala irabazleentzat eta taldearentzat.

Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozetako sariak.

Sariak emotea

Abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, egingo da Gasteizko Salburuko gizarte etxean. Ekitaldian, irabazleen bertsoak ikusi eta sariak emoteaz gan, saio musikatuaz gozau ahalko da lurraldeko bertsolari onenen eskutik.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak behar dira eta jasotako eskaera guztien artean zozketa bidez emongo dira. Eskaerak zemendiaren 26a baino lehenago egin beharko da koplalehiaketa@gmail.com helbidera idatzita Gonbidapenak izenburupean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu