R. M. Azkue Literatura Sarietarako deia egin dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2021-10-20 08:37   Euskerea berbagai

Gazteentzako lehiaketa honek modalidade bi ditu, narrazinoa eta poesia.

Gazteak literaturearen mundura erakarri eta idazteko zaletasuna zabaltzeko asmoz, Euskaltzaindiak R. M. Azkue Literatura Sariak antolatu ditu, BBK-ren laguntzinoagaz. Aurreko edizinoetan lez, modalidade bi egongo dira, narratibea eta poesia, eta 2004 eta 2011. urteen jaiotako gazteek idatzitako testuak onartuko ditue, autoreak Euskal Herrikoak zein atzerrikoak izan. Hori bai, euskerazko lanak izango dira derigorrez.

Edadearen arabera banatuko ditue parte-hartzaileak sariak emoteko orduan. Batetik, A mailan, 2008tik 2011ra bitartean jaiotakoak sartuko dira; bestetik, B mailan, 2004tik 2007ra artekoak. 180 eta 300 euro bitarteko sariak irabazi ahal izango ditue, genero eta edade bakotxean. 

Ganera, lehiaketako parte-hartzea handitzeko asmoz, sari berezi bat emotea erabagi dau Euskaltzaindiak aurten: idazlan gehien bialtzen dituan ikastetxeri 500 euro emongo deutsez. Idazle gazteei laguntzen ibili diran irakasleentzako diruzko saritxu bat be egongo da. 

Lanak bialtzeko epea abenduaren 20an amaituko da. Sarituen barri 2022ko martian emongo dabe. Oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu