Kalakan eta Euskadiko Orkestrea buztartu eta diskoa eta kontzertuak aurkeztu ditue
2021-10-19 08:16 MusikeaOhiko errepertorioetatik kanpoko musika-produkzinoa bideratzea da asmoa.
Euskadiko Orkestreak eta Kalakanek bat egin dabe euskal musika tradizionala batu eta zabaltzea helburu dauen proiektuan. Argitaratu dan diskoan eta datozen asteetan emongo diran kontzertuetan oso bestelako soinu-mundu bi buztartu dira: batetik, ahozko tradizinotik etorritako abeslari-solistak eta, bestetik, orkestrea. Entzun aurrerapena hemen.
Alkarlan honen muina euskal musika tradizionala izango da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea barritzen egin dauen saiakerea mundu klasikoagaz buztartzea da proiektuaren helburu nagusia.
Kontuak kontu, Euskadiko Orkestreak eta Kalakanek bost kontzertu eskainiko ditue urriaren 20tik zemendiaren 5era: Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian; kontzertuotan aurkeztuko dabe alkarregaz euskal talde biek Elkar diskoetxeari esker argitaratu eta euskal tradizinoko hamabi kanta barrubatzen dituan diskoa. Dagoeneko salgai dagoz kontzertu guztietarako sarrerak.
Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-produkzinoa bideratzeko Euskadiko Orkestrearen KlasikAT egitasmoaren barruan dator.
Datozen kontzertuak:
2021/10/20 Iruñean, Baluarte Auditoriumean.
2021/10/21 Gasteizen, Teatro Principal Antzokian.
2021/10/22 Bilbon, Arriaga Antzokian.
2021/10/23 Donibane Lohitzunen.
2021/11/05 Donostian, Kursaal auditorioan.
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!