Uribe Kostak irabazi dau BBK Sariketako lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2021-10-18 13:20   Bertsolaritzea

Uribe Butroe eta Arratia taldeak urriaren 20an lehiatuko dira Mungiako Torrebillela Aretoan.



Bertsolari Gazteen BBK Sariketa
n, Durangaldeko taldearen kontra kantau dabe gaur Uribe Kostako bertsolariek Leioako Betiko ikastolan. Uribe Kostak 378,50 puntu batu ditu eta Durangaldeak 351,50; beraz, Uribe Kostakoek egingo dabe sariketan aurrera.

Lehenengoz heldu da BBK Sariketea Leioara eta publikoan bertako ikasleak egon dira.

Kantau daben bertsolariak:

18 urtera artekoetan:

Uribe Kosta: June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago

Durangaldea: Araitz Katarain, Garazi Uriarte eta Kelmene Abaitua

25 urtera artekoetan:

Uribe Kosta: Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza.
Durangaldea: Ander Elorriaga, Bittor Altube eta Leire Vargas.

Aurkezle lanak Asier Alcedok egin ditu eta epaimahaian, barriz, Juanjo Respaldiza, Leire Etxebarria eta Beñat Romero izan dira. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin dau.

BBK sariketako hurrengo kanporaketea

Urriaren 20an, eguaztenean jokatuko da Mungiako Torrebillela Aretoan. Bertan kantauko daben taldeak Uribe Butroe eta Arratia izango dira. Saioa goizeko 10:30ean hasiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu