'Digitalizazinoaren Hariak' egitasmoa Bermeoko ikastetxeetan
2021-10-14 12:26 KultureaDanetara, 200 ikasle inguru izango dira.
Eleizalde Ikastolako 45 ikasle, Sagrado Corazóneko 38 ikasle eta I. Arozena B. Barrueta BHI-ko 112 ikasle barrubatzen ditu egitasmoak.
Bermeoko Udalagaz lankidetzan, Azkue Fundazinoaren helburua ondokoa da:
Digitalizazinoak gazteen arteko hartu-emonetan zelan eragiten dauen hausnartzea. eta hausnarketa horretan sakontzeko zenbait galdera zehaztu ditue:
• Nortzuk dabiz geratzen digitalizazino prozesuen bazterretan?
Automatizazinoaren ondorioak, hizkuntza gitxituak nora, lanaren etorkizuna, nork egiten dau Internet, generoa, migrazinoa lako ikuspuntuak lantzeko asmoz.
• Teknologiak bizitea errazten deusku?
Zer hobetzen dau eta zeri egiten deutso kalte? Erosotasunaren edo erraztearen ordaina zein da?
• Zeintzuk dira emozinoen eta gure digitalizazino ereduaren arteko hartu-emonak?
Arretearen ekonomia: erabilten ditugun zenbait zerbitzuk zelan lortzen dabe gure arretea mantentzea gure emozinoak erabiliz eta zein eragin izan leike horrek gure bizitzetan.
• Non geratzen da gorputza?
Zertarako behar dogu gorputza, non kokatzen da gure gorputza eremu digitala bitartekoa danean?
• Non nago Interneten nagoanean?
STEAM, azpiegiturak ulertzeko moduak, Interneteko eredu alternatiboen ikerketea...
• Zelan nago Interneten nagoanean?
Bullying-a, albiste faltsuak, adikzinoak eta holako jokabideak lantzeko asmoz.
Horretarako ikastetxeetan, ikasleek proiektuak jorratuko ditue urrian eta zemendian: Euskerea eta digitalizazino prozesuak ardatz dituen proiektuak.
• Ikastetxean eta/edo gazteen artean diran digitalizazinoari lotutako hartu-emonen gainean hausnartzeko.
• Prozesuaren emoitzea gazteek sortua eta gazteentzat izan beharko da.
Ikastetxeen egitasmoak:
• Sagrado Corazón: First Lego League lehiaketarako atondutako proiektu zientifikoan, garraioak lantzea eta, horretarako, besteak beste, Euskoin izeneko txanponak diseinauko ditue 3Dn, bai eta robot bat be, robotaren olgetea egiteko.
• Eleizalde Ikastolea: Mahaiko olgetak diseinau eta 3Dn inprimidutea.
• Arozena B. Barrueta BHI: Salbu egon, Zyber Delikuentzia, Telebistako Comando Actualidad saioaren formatuko bideoa egitea ziberdelinkuentziaren inguruan.
Lantegiak eta hizlariak:
• Ikastetxeetako proiektuak lantzeklo lantegiak, prestakuntza-saioak eta adituen berbaldiak atonduko ditue.
o Sagrado Corazón: Euskeraz dagoan material bildumea lortzea eta aditu baten berbaldia.
o Eleizalde Ikastolea: Alaiondo Estudioaren eskutik, olgeten dinamikak aztertu eta diseinauko ditue. Era berean, 3D inprimagailu bat eta tresneria erabiliz,
3Dn diseinu eta fabrikazino digitalaren inguruan lantegiak landuko ditue.
o Arozena B. Barrueta BHI: Zibersegurtasuneko adituakaz topaketea izango dabe ikasleek, informazinoa hurretik jasoteko. Horregaz batera, zinema zuzendari bat
hurreratuko da Institutura gidoiaren lanetan laguntzeko eta bideo edizinoari buruzko prestakuntzea jasoteko.
Proiektuen emoitzen aurkezpena:
• Emoitzak ikastetxeen artean aurkeztuko dira, hiru ikastetxetako ikasleek egitasmo guztien barri izan deien eta proiektu horreetatik ataratako emoitzak ezagutu deiezan.
• Emoitzok, sareko gordailu batera batuko dira, Creative Commons lizentziapean,konpartiduteko asmoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!