2021/10/19 .

Jarraitu saioa Bidebieta Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratutik.

VI. Hizkelan. Lanbide Heziketea eta lana euskeraz jardunaldia. Euskerea lanbidean!

.

Urtero Lanbide Heziketea eta lan mundua euskereagaz eta hizkuntza kudeaketeagaz lotutako Hizkelan
Jardunaldia egiten da. Aurtengoa VI. Hizkelan izango da eta landuko diran gaietan, besteak beste, ikastetxeetako praktika onak, lanbidean komunikazino gaitasunaren onurak eta Lanbide Heziketa Duala euskeraz egitasmoak jorratuko dira.  Euskerea, zeugaz edonora! goiburupean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkeus egitasmoaren barruan kokatzen da. Lorea Bilbao Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kiroleko Foru Diputatua izango da jardunaldiaren sarreran eta Xabier  Arauzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera Zuzendariak Bizkeus programea azalduko dau. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketako Zuzendaria dan Nicolas Sagarzazu Alzua, Bidebieta Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Zuzendaria den Ricardo Alberdi Markiña eta Laneki alkartearen Presidente dan Ainitze Blanco Etxaleku be izango dira.

Aurten be, parte-hartzaileek ekitaldia zuzenean jarraituko dabe, online. Ekitaldian Lanbide Heziketako, enpresetako, hizkuntza zerbitzuetako, erakundeetako zein bestelakoetako 180 eragile eta protagonista batu izan dira. Egunean bertan jarraitu saioa Bidebieta Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratutik: HIZKELAN VI ZUZENEAN.

Jardunaldia 11:30ean hasi eta 13:50ean amaituko da.

I
nformazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu