Gazteak ahozko sorkuntzara hurreratu nahi ditu Ahostegunak zikloak

Bizkaie! 2021-10-14 09:36   Bertsolaritzea

Izena emoteko epea zabalik dago.

Aurreko urte bateko saio bat (argazkia: Mintzola) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hirugarren urtez egingo dabe Ahostegunak zikloa, aurtengoan urriaren 28tik zemendiaren 18ra bitarteko lau eguenetan. Gazteek ahozko sorkuntzeari lotutako hainbat alor ezagutu eta horreekaz gozetea da asmoa, baita parte-hartzaileen arteko sarea sortzea be. Izena emoteko epea zabalik dago, urriaren 24ra arte, hemen

Ahozko sorkuntzearen edozein arlotan dabizan 18 eta 22 urte bitarteko gazteek hartu leikie parte. Bakotxaren esperientziek taldekideen jakintzea aberastuko dabe eta hainbat disziplinatan dabizan gazteen arteko hartu-emonak sendotuko dira. Disziplinen arteko esperimentazinorako eta gozamenerako tartea da Ahostegunak. 

Mintzolak, Euskaltzaindiak, Bertsozale Alkarteak eta EHUren Mikel Laboa Katedreak antolatzen dabe Ahostegunak. Aurtengo lau saioak Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan izango dira, Tolare baserrian, arratsaldez.

Adierazpide bakotxaren ingurukoak azaltzeko ze sortzaile konbidauko dituen ez dabe esan, aurrerago zehaztuko dabe egitaraua. Baina zikloaren egitura orokorra aurreko urte bietakoa da: lau saioetako bakotxean ahozkotasunagaz lotutako disziplina bat jorratuko dabe gazteek, alor horretan dabizan sortzaile baten edo batzuen gidaritzapean. 

Kantagintzea, antzerkigintzea, ahozko literaturea eta, jakina, bertsolaritzea lantzen ditue. Aurreko urteetako saioetan, besteak beste, Maialen Lujanbiok, Ines Osinagak, Oier Guillanek, Olatz Salvadorrek, Miren Gaztañagak eta Beñat Gaztelumendik gidatu ditue saioak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu