2021/10/14 - 2022/04/25

Bilbon, Berreginen Museoan. | Erakusketak

'Diskomania - 25 erretratu/25 retratos'. Jose Madrid Santurtun

.

Bilboko Berreginen Museoak aldaketa handiak dakarz 2021-2022 ikasturteko aldi baterako erakusketei jagokenez, Diskomania erakusketearen inaugurazinoari esker. Oraingo honetan, beste erreprodukzino edo berregite modu batean jarriko dau arretea, erretratugintzanhain zuzen be, baina alde batera itxi barik igeltsuzko eskulturak. Museoko Marrazki Ikastaroko ikasle izan dan Jose Madrid Santurtun erretratugilearen lanari eta Museoaren zerbitzu teknikoari esker sortu da erakusketa barri hau. Euskal kulturako 25 personaiaren erretratuz osotutako erakusketea da honako hau; danek dabe loturea musikeagaz eta hainbat jatorritakoak dira.

Erretratu guztietan nabarmentzen da alderdi artistikoa, artearen plastikearen eta rockaren lehenengo gomuten artean eta helburua da hainbat mito, rockaren personaietan hazurmamitutako mito modernoak, baita blues, pop, bossa nova eta beste estilo batzuetako personaietan hazurmamituak be erakustea.

Hona 25 protagonistak: idazlea, Antonio Altarriba komiki-gidoilaria, Carlos Arco Los 40 principales kateko zuzendaria, Jon Barrasa disko-saltzailea, Edu Basterra musikaria, La Basu rap abeslaria, Roge Blasco kazetaria, Francis Díez (Doctor Deseo) musikaria, Coni Duchess (Capsula) musikaria, Pablo Gallo margolari eta idazlea, Gari (Hertzainak) abeslaria, Álvaro Heras kronikagilea, Estibaliz Hernández de Miguel idazlea eta ilustratzailea, Pedro Elías Igartua irakaslea, Nagore Martínez Jauregi artista, Ricardo Lezón musikagilea, Mertxe Marcos diseinatzaile grafikoa, Jose López Iturriaga musikaria, Miren Agur Meabe idazlea, Roberto Moso kazetaria, Miriam Ocariz diseinatzailea, Jokin Oregi antzerki zuzendaria, Rafabilly disko-saltzailea, Joserra Rodrigo musika-dibulgatzailea eta Loles Vázquez (Las Vulpes) musikaria.

Erakusketa hau mugarria izango da Berreginen Museoko erakusketen historian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu