Gorka Pagonabarrak irabazi dau Igorreko kanporaketea
2021-10-11 08:25 BertsolaritzeaFinalaurrekoetarako txartela eroan dau durangarrak.
Igorreko Lasarte aretoa bertsozalez beteta jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea.
Gaurko sei protagonistak, ondokoak izan dira: Ander Ucelay Aristi, Garazi Navarro Ugarteburu, Gorka Pagonabarraga Agorria, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Julen Arzanegi Erezuma eta Mikel Goiriena Larrazabal.
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Gorka Pagonabarraga izan da puntu gehien batu dituana, 482,5 puntu. Beraz, Etxebarriako finalaurrekoan kantauko dau zenebdiaren 21ean. Holan geratu dira gainontzeko puntuazinoak:
1. Gorka Pagonabarraga Agorria......482,5
2. Julen Arzanegi Erezuma..................460,5
3. MIkel Goiriena Larrazabal...............448,5
4. Ibai Amillategi Omaetxebarria.......448,5
5. Garazi Navarro Ugarteburu............418,5
6. Ander Ucelay Aristi...........................416
Beñat Vidal Gurrutxagak egin ditu gai-jartzaile lanak eta epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Garazi Mendoza Agirrek, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu dabe. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hurrengo kanporaketea urriaren 16an jokatuko da Ortuellan, Gorbea Aretoan, 17:00etan. Kantauko daben bertsolariak, ondokoak izango dira:
- Asier Alcedo Cano
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Julen Ibarguengoitia Ordorika
- Mikel Retolaza Etxebarria
- Peru Vidal Gurrutxaga
- Txaber Altube Sarrionandia.
Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!