Amets Arzallus Antia nagusitu da Gabadin

Bizkaie! 2021-10-11 08:20   Bertsolaritzea

Final Erdietako lehen saioa, urriaren 16an jokatuko da Mauleko Maule Baitha gelan.

Xilaba 2021 Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketea jokatu da Gabadin eta Final Erdietako saioak zeintzuk izango dira erabagita gelditu da. Odei Barroso Gomilak eta Maddi Sarasua Laskaraik egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 145 bertsozalek, giro ederrean bete dabe Gabadiko Herriko gelea.

Saioko irabazlea Amets Arzallus Antia izan da, 469 punturekin, eta horrela geratu da sailkapena:

Amets Arzallus Antia ..................469
Odei Barroso Gomila .................440,5
Maddi Sarasua Laskarai ............424,
Egoitz Zelaia ..............................414,5
Maindi Murua Berra ...................406
Johaine Sarraillet .......................382

Kontuak kontu, Xilaba Txapelketako Final Erdietako lehen saioa, hurrengo zapatuan (urriak 16), jokatuko da Mauleko Maule Baitha gelan: Amets Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Aitor Servier Etxexuri, Kerman Diaz, eta Karlos Aizpurua Etxarte. Aurkezlea, Oihana Larrandaburu izango da.

Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak, barriz, lekuan bertan erosten ahalko dira.

Final Erdietako beste saio biak:

- Urriak 23, Bardozeko Ezker Paretan, 17:00etan, Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, eta Iker Altuna. Aurkezlea, Pantxika Solorzano.

- Urriak 30, Izpurako Faustin Bentaberri gelan, 17:00etan, Patxi Iriart, Odei Barroso Gomila, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Gillen Hiribarren eta Johaine Sarraillet. Aurkezlea, Joana Itzaina.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu