2021/10/08 - 2021/10/10
Bilbon. | JaialdiakGau Zuria 2021
Bilboko Udalak udagoienerako BilbaoKultura365 programea dakar eta, esangura horretan, 8tik 10era arteko gauetan, arratsaldeko zortzietatik aurrera, uriak Gau Zuria ospatuko dau.
Bilbokoo kale, plaza eta eraikin ospetsuenetako fatxadetan, Arriaga Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan, Enkarnazino eleizan, Azkuna Zentroan, Artelan Berreginen Museoan zein Kasilda Iturrizar parkean, Deustuko zubia eta Abandoibarreko pasealekuan, besteak beste, 25 arte-instalazino izango dira, argiztapenean, diseinuan, arte plastikoan eta bideo-sorkuntzan adituak diranenak.
Bilboko Udaletxea bera proiekzio-pantaila handi bihurtuko da, eta udaletxeko hormetan poza eta itxaropena opatzeko mezuak irakurri ahal izango dira.
Arte-jarduerak gauez gozau ahal izango dira, baina barritasun moduan, aurten, artelanetako batzuk egunez be ikusi eta ezagutu ahal izango dira, besteak beste, Eggs, Bizikidetasun plazan kokatua, Hutsa Ontziratzen, Azkuna Zentroan, edo Barraskiloen inbasinoa, Arriaga Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!