Urriaren 24an egingo da Euskal Herriko Eskolartekoa

Bizkaie! 2021-10-07 12:06   Bertsolaritzea

Abadiñon izango da, 11:30ean hasita.

32. Euskal Herriko Eskolartekoa urriaren 24an izango da Abadiñon, 11:30ean, herriko probalekuan.

Lurraldeetako eskolartekoetan sailkatutako hamaika bertsolarik hartuko dabe parte: Arabako Maddi Agirre Epelde eta Eukene de los Aires Amundarain; Bizkaiko June Diaz Franco eta Janire Arrizabalaga Munduate; Gipuzkoako Ekain Tolaretxipi Errazti eta Naia Arrizabalaga Arrieta; Lapurdiko Haira Aizpurua Ibargarai eta Oneka Arteaga Olasagasti; Nafarroako Beñat Astiz Isasi eta Eki Mateorena Zozaia; eta Zuberoako Aetz Etxart Sarasola.

Ikastolen Alkarteak eta Bertsozale Alkarteak atontzen dabe Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketea eta gazteei jentaurrean bat-batean jarduteko aukerea emotea dau helburu, baita umeak eta gazteak entzulearen aulkitik zaletzea be.

Erosi sarrerak hemen.

Saratik Abadiñora

2019an egin zan aurreko Euskal Herriko Eskolartekoa, Saran. Igaz Eskolartekoa egin ahal izan zan lurraldeetan baina ondoren, Euskal Herrikoa egiteko egozan zailtasunak tarteko, Eskolatik Plazara ekimena atondu eben haren ordez, lurraldeetako eskolartekoetatik sailkatutako bertsolari gazteei jentaurrean kantetako aukerea emonez. Udagoienean bada be, 2021ean, honenbestez, bueltauko da Euskal Herriko Eskolartekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu