'Digo vivir', Juanjo Navasen lan barria Blas de Otero gogoan
2021-10-06 09:49 MusikeaUrriaren 15ean, Barakaldoko Barakaldo Antzokian izango da Juanjo Navas.
Poesia eta Flamenkoa eskutik joan dira sarri, herri kulturea eta kultura idatzia alkarregaz, joan-etorriko bidaian. Federico Garcia Lorca, Miguel Hernandez, Rafael Alberti edo Manuel Machadoren bertsoak birsortu ditue Manuel Torre, Antonio Mairena, Jose Menese, Camaron edo Morente lako ahotsek.
Kontuak kontu, Juanjo Navas kantari bilbotarrak egungo flamenkoaren panoramako kantaririk indartsuenetakoa izanik, Blas de Otero bilbotar handiaren aro existentzialistea umotu dau era personal baina poetearen espirituari eutsiz. Entzun Digo vivir, diskoari izena emoten deutson kantua.
Sonic Trash rock talde bilbotarraren laguntzaz A la inmensa mayoría eta euskerazko oparia Lagun kantua buleríaren bidetik gehitu jakoz kantu bildumeari.
Juanjo Navas zuzenean
Urriaren 15ean, Barakaldoko Barakaldo Antzokian.
Urriaren 16an, Gasteizeko Le Copu aretoan.
Urriaren 30ean, Castro Urdialeseko Andaluzia Etxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!