Bertsozaletasunak emondako berezitasuna aztergai
2021-10-06 08:15 BertsolaritzeaGabiriagaz eta bertsolaritzeagaz lotutakoak, gabiribertso@gmail helbidera bialdu zeinkiez.
Gabiriako bertsolaritzea eta bertsolaritzea Gabirian proiektua aurkeztu eben egileek pasa dan urriaren 1ean Ordizian. Kilometroak Kultur Alkarteak eta Mintzolak alkarlanean deitutako bigarren ikerketa bekearen bidez jorratuko da proiektua.
Txapelketa Nagusia danean edo inguruko herriren batean saioa dagoanean, taldean mobidu izan gara; eta zer esanik ez, daukaguzan bertsolari piloa. Berezia da, azaldu dau Eresti Oiarbidek, Gabiriako bertsolaritzea eta bertsolaritzea Gabirian proiektuaren egileetako batek. Arrazoi horre izan dira atxaki gabiriarren herriko bertsozaletasuna aztertzeko. Beti izan dabe hori aztertzeko eta dokumentetako gogoa eta Kilometroak Kultur Alkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak eskaini dogun bigarren ikerketa bekea aukera bikaina izan da beharrean hasteko eta 3.000 euro eskuratu ditu taldeak ikerketea egiteko eta urtebeteko epea izango dau.
Kilometroak jaia izaten dan urriko lehen domekearen bezperan egin eben proiektuaren aurkezpena: urriaren 1ean izan zen, barikuz, Ordiziako Barrena Jauregian. Ikertzaile taldearen ordezkariak eta deialdian parte hartu daben erakundeek eta alkarteek ere hartu eben berbea. Mintzolako Beñat Gaztelumendik ikerketak egiteaz gan, haren aplikazinoak dauen garrantzia azpimarratu eban eta, horretarako, igazko deialditik eratorritako Aiztondoren zirtotsa ikerlana jarri eban adibide. Kilometroak Kultur Alkarteko Nekane Artolak honelako lanek euskerearen sustapenean daben garrantzia nabarmendu eta ardura hori izanda, etxeko lanak egiten jarraitu eta Mintzolagaz hasitako lankidetzeagaz jarraitzeko prestutasuna adierazo eban. Era berean, Gerriko Kultur Alkarteko Inaxio Usarraldek ikerketea bultzatzeko katebegian egotea ohorea zala adierazo eban. Goierriko ikastolen izenean, San Benito ikastolako Xabier Maizak egin eban berba: Goierritik joango da Kilometroak amaitutakoan baina joan aurretik ahozkotasunaren inguruko lan bat eskaini gura jako herriari. Hori izango da Gabiriako bertsolaritzea eta bertsolaritzea Gabirian.
Geuretzat be polita da ikustea hau nondik datorren: zenbat kasualidade izan diran edo zenbat lan egin dan
Eresti Oiarbidek eta Maialen Akizuk sinatu dabe aurkeztutako proiektua baina taldean egingo dabe ikerlana. Aratz Igartzabal eta Eresti Oiarbide izan ziran taldearen ordezkari aurkezpenean baina taldekide gehiago be agertu ziran, berbarako, Endika Igartzabal: Txikitatik jaso dogu bertsoa ohiko bezela. Guretzat be polita da ikustea nondik datorren hau, zergaitik gagozan egoera honetan, zenbat kasualidade izan diran edo zenbat lan egin dan hona heltzeko.
Kontuak kontu, kideek erosoen sentiduten diran horretan egin ahal izango dabe ekarpena eta holan banatu ditue egitekoak: alkarrizketak egiten eta dokumentazinoa jasoten dabiz orain. Gabiriagaz eta bertsolaritzeagaz lotutako anekdota, ikus-entzunezko, irudi edo antzekorik izan ezkero, gabiribertso@gmail helbidera bialtzea eskertuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!