Damolat: Uriguneko gazteen artean euskerea eta euskerazko kulturea sustatzeko proiektua

Bizkaie! 2021-10-05 08:30   Euskerea berbagai

Unidade didaktikoaren aurkezpena abenduaren 2an egingo da Barakaldon.

Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzeak ikerketa egin dau jakiteko zein diran Bilbo Handiko gazteek euskerearen eta euskerazko kulturearen inguruan dituen eretxiak eta jarrerak. 2020ko urte hasieratik 2021eko udabarrira arte interbentzinoak egin dira Bilbo, Portugalete eta Getxoko ikastetxeetan, eta bertatik ataratako materialagaz #Damolat unidade didaktikoa egin dabe Ikastolen Alkarteagaz alkarlanean. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzea jaso du hasieratik eta aurkezpenean izan dira Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendaria; Koldo Tellitu Ikastolen Alkarteko burua; eta Naroa Jauregizuria Ahize-AEK-ko teknikaria, proiektuaren gidaria.

Unidade didaktikoaren lanketea amaitzen dago Ikastolen Alkartea eta datozen asteetan egingo da jentaurreko aurkezpena. Hori baino lehen Barakaldoko Minas ikastetxean pilotajea egingo dabe Ahize-AEK-ko teknikariek eta, azkenik, euskerea zein euskerazko kulturea zabaltzen beharrean dabizen eragileen esku jarriko da doban, hau da, irakasleen, kultur teknikarien, programatzaileen, begiraleen edo kultur alkarteetako kideen esku.

Ikas unidadeak euskerazko kulturearen transmisinorako eta berrartikulazinorako hainbat jarraibide eta ariketa jasoko ditu, oinarri argi bati eutsiz: gazteek eurek bilatu deiezan euskerazko euren erreferenteak.

#Damolat egitasmoan ardurea egon dat egon da: Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako gazte gehienek euskeraz jakin arren, hizkuntzearen erabilerea ez da maila berean indartzen etaez hori bakarrik, ingurune ez euskaldunetako uriguneetan bizi diran gazteek euskerazko kultureagaz dituen hartu-emonak eskasak dira. Transmisinoaren funtzinoa ikastetxeek beteten dabe kasurik gehienetan baina eremu horretan be herren dabiz askotan, izan be, ikastetxeetan umeek euskerazko erreferente ugari izan arren —Irrien Lagunak, Ene Kantak, Goazen, marrazki bizidunak—, ez da gauza bera jazoten nerabeakaz. Euskeratik aparte bilatzen ditute euren erreferente kulturalak eta egoera hori aldatzen saiatzeko ahalegina da #Damolat.

Edadean aurrera egin ahala, ikastetxeetako transmisino sareak indarra galtzen dauela ondorioztatu dau ikerketan Naroa Jauregizuriak: Euskerazko mundutik jasoten diran erreferentziak ikusezin, arrotz eta, neurri batean, deseroso be bihurtzen dira, nahiz eta gazte gehienak euskal komunidadeko parte sentiduten
diran eta hizkuntzearen eta kulturearen aurrean lotura emozionalari eutsi arren. Ahize-AEK-ko teknikariak argi azaldu dau eremu horreetako gazteak izango dirala euskerearen etorkizuna bermatuko dabenak: Euskereak aurrera egingo badau, hori holan izango da euskeradun gehien pilatzen dan uri eremuek bere
lekua hartu dabelako eta horretarako, eremu horretan funtzionala izan beharko dau euskereak. Bide horretan ekarpena egin nahi dau #Damolat proiektuak.

Ardura hori nabarmendu dau Xabier Arauzok eta horregaitik erabagi eban aldundiak proiektua babestea: Errealidade aldakorrean bizi dira gazteak eta euskerearen kulturearen transmisinoa eragiten daben faktoreak be aldakorrak dira. Bada, testuinguru horretan kokatzen da proiektu hau, izan be, aurrera
eroaten ditugun ekimenak errealidade aldakor horretara egokitu behar dira. Honen harira, proiektu hau biribiltzera dator Bizkaiko Foru Aldundiak azken hiru urteetan euskerearen periferian, hau da, euskerearen indarguneetatik kanpo bizi diran gazteen artean gure hizkuntzearen eta kulturearen transmisinoa sendotzeko aurrera eroan dauen ekimena eta, hain zuzen be, Euskera Bizia Batzordearen beraren ekimenez abiatu zan. Helburu orokor hori interes handikoa da Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskera Zuzendaritza Nagusiaren euskerea sustatzeko jarduketa-planaren barruan.

Euskerearen eta euskerazko kulturearen transmisino sarean dagozan bakotasunez jaubetuta, proiektuagaz bat egin dau Ikastolen Alkarteak eta ikerketatik ataratako ondorioakaz #Damolat unidade didaktikoa diseinau dabe. Koldo Tellituk azaldu dauenez, Ikastolak aspaldi konturatu ginan ikasleen euskerearen erabilereak eta kalidadeak behera egin dabela. Arduratuta gagoz, euskerearen eta euskal kulturearen ezagutza, transmisino eta zabaltzen gehiago egin behar dogula, egiten dogunean sakondu eta indartu eta bide barriak jorratu behar ditugula”. Alkarlanaren beharra be nabarmendu dau Tellituk: Konbentziduta gagoz herri lez emon beharreko erantzunak behar ditugula. Gai honetan oinarrizkoa izango da hezkuntzea, euskalgintzeak eta kulturgintzeak erantzutea; erakunde publikoetatik be bai. Eta erantzuna alkarlanaren ondorioa bada, emoitza hobeak lortuko ditugu.

Proiektuaren faseak

Ahize-AEK-ko Naroa Jauregizuria teknikariaren ikerketearen abiapuntua Mondragon Unibersidadearen Euskal Kulturgintzearen Transmisinoa aditu tituluan dago. Bertan egin eban uriguneetako gazteek euskarearen eta euskerazko kulturearen aurrean daben loturearen lehen hurreraketea. Oinarri teoriko hori praktikara eroareko, Ahize-AEK-k alkarlanerako hitzarmena sinatu eban Bizkaiko Foru Aldundiagaz.

Leioako hiru ikastetxetan 2018an egindako analisietan, hipotesiak baieztatu eta euskerearen zein euskerazko kulturearen sustapenean laguntzeko baliabideak behar zirala ondorioztatu zan. Ahize-AEKren eta aldundiaren arteko alkarlanak aurrera jarraitu eban eta Barritzeguneak be inplikau ziran hurrengo fasean. 43 irakasleren eretxiak batu eta 77 ikasleren ekarpenak be jaso zituen. Izan be, unidade didaktikoa sortzeko prozesuan gazteakaz alkarlanean ibili ziran hizkuntza aholkulariak.

2020 hasieran egin ziran probak ondoko ikastetxeetan: Getxoko Aixerrotan, Bilboko Gabriel Aresti eta Txurdinagako Lanbide Eskolea eta Portugaleteko Ballontin. COVID-19 gatxaren eraginez, probak fase bitan egin ziran eta 2021 zezeilean amaitu zan lanketea. Ikasleen ekarpenei esker joan dira unidade didaktikoaren hazurdurea egokitzen eta Ikastolen Alkarteak lanketea amaitzen dauenean, azken saioa egingo dabe Barakaldoko Minas ikastetxean. Horren guztiaren ondoren, lan tresnea doban erabili ahal izango dabe euskerea eta euskerazko kulturea gazteen artean sustatu nahi daben
eragileek.

Unidade didaktikoaren aurkezpen ekitaldi nagusia abenduaren 2an egingo da, Barakaldon aegingo dan Igon Bolumena! jardunaldian. Proiektuaren asmoetako bat da euskerearen eta euskerazko kulturearen transmisinoan gazteek parte hartzea, hain zuzen be. Jardunaldiok Ahize-AEK-k atondu ditu, honako erakundeen babesari esker: Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Barakaldoko Udala. Datozen asteetan emango da jardunaldi horreen barri zehatza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu