Addar taldeak 'Suge' bideoklipa plazaratu dau

Bizkaie! 2021-10-04 11:31   Musikea

Bideoa Xabin Zabalaren eta Mikel Marinen ardurea izan da.

Addar taldea Bermeon sortu zan 2018. urtean eta euskerea eta rock&rolla buztartzeko asmoz. Urtebeteko lan eta esperimentuen ondoren, 2019. urtean, Koba Estudioan grabau eben bost kantuko lehenengo EP laburra, rock indartsua, riff erakargarriak eta melodiak zituana.

Orain, barriz, Suge izenburuko bideoa plazaratu dabe, 2021eko bagilean grabautakoa Mario Gutierrez (Pan-pot) eta Xabier Eguiaren (El tigre) eskutik.

Addar taldean dabiz Gorka Padrone, abeslaria eta gizarristea; Beñat Aurre, gitarristea eta abeslaria; Mikel Omagogeaskoa, bajistea eta abeslaria; eta Imanol Rodriguez, bateria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu