Patxi Iriart etxean irabazle, Xilaban

Bizkaie! 2021-10-04 08:56   Bertsolaritzea

Hiriburun jokatu da hirugarren kanporaketea.

Patxi Iriart, Hiriburuko saioan kantuan (argazkia: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bere herrian, Hiriburun, kantau dau Patxi Iriartek 2021eko Xilaba txapelketako hirugarren kanporaketea, baita irabazi be. Hortaz, finalaurrekoetan izango da. Giro onean eta publikoaren epeltasunean jokatu da saioa Hiriburuko La Perle aretoan.

Epaileek 416,5 puntu emon deutsez Patxi Iriarti, eta Aitor Servier bigarrena ez da urrun ibili, 410,5 puntugaz. Hirugarren Kerman Diaz izan da (399), laugarren Iker Altuna (382,5), bosgarren Josu Txoperena (359,5) eta seigarren Pettan Prebende (319,5). 

Hurrengo kanporaketea zapatuan, urriak 9, izango da, Gabadiko Herriko Gelan (17:00). Han kantauko dabe Amets Arzallusek, Maddi Sarasuak, Maindi Muruak, Odei Barrosok, Egoitz Zelaiak eta Johaine Sarrailletek. Gai-jartzailea Amaiur Lujanbio izango da.

Gabadikoa fase honetako azken kanporaketea izango da, finalaurrekoei ekin aurretik. Orain arteko hiru saioetako irabazleak (Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe eta Patxi Iriart) zuzenean sailkatu dira finalaurrekoetarako, eta horreei batuko jake Gabadiko onena. Hurrengo fasera pasauko diran ganerakoak puntuazinoaren arabera aukeratuko ditue. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu