Eneko Fernandez nagusi Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurenean, Izaban

Bizkaie! 2021-10-04 08:08   Bertsolaritzea

Datorren zapatuan, urriaren 9an, izango da hurrengo saioa Tafallako Kultur Etxean.



Zemendiaren 1ean Altsasun jokatuko dan finalaurrekorako txartela irabazi dau Lesakako bertsolariak. 100 lagun inguru batu dira Izabako zineman, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketeari hasierea emoteko.

Izaban hasi da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea, Nafar Pirinioan. 100 lagun inguru batu dira Erronkari bailarako herriko zineman. Euren aurrean kantau dabe Julen Zelaieta Iriarte, Eneko Fernandez Maritxalar, Idoia Granizo Uribarrena, Patxi Castillo Graciarena, Aitor Irastortza Arrizurieta eta Endika Legarra Nuin. Alaitz Rekondok egin ditu gai-jartzaile lanak. Nafarroako Bertsozale Alkarteak Izabako Udalagaz alkarlanean atondu dau saioa.

Saio puntugarriaren ostean, Eneko Fernandezek eskuratu dau puntu gehien (347), eta beraz, zemendiaren 1ean Altsasun jokatuko dan lehen finalaurrekorako txartela irabazi dau. Haren atzetik sailkatu dira Endika Legarra (315,5), Julen Zelaieta (305), Patxi Castillo (300,5), Idoia Granizo (292) eta Aitor Irastortza (272,5)

Izabako saioko puntuazinoa:

Eneko Fernandez Maritxalar: 347.

Endika Legarra Nuin: 315,5.

Julen Zelaieta Iriarte: 305.

Patxi Castillo Graciarena: 300,5.

Idoia Granizo Uribarrena: 292.

Aitor Irastortza Arrizurieta: 272,5

Datorren zapatuan, urriaren 9an, izango da hurrengo saioa Tafallako Kultur Etxean, 17:30ean

Kantauko daben bertsolariak: Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo Erregerena, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Erika Lagoma Pombar eta Urko Gartzia Aleman, Ander Aranbururen aginduetara.


Sarrerak erosi hemen. www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke sarrerak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu