Lanabes, baliabide gehiago sektore sozioekonomikoari euskerearen arloko beharrei erantzuteko

Bizkaie! 2021-09-30 08:47   Euskerea berbagai

Programeari esker enpresek prestakuntzea eta aholkularitzea jasoko dabe.

Eusko Jaurlaritzeak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Lanabesen hazkunde handiaren barri emon dabe, 2015etik Arabako enpresa-eremuan euskerearen erabilerea eten barik bultzatzen dauen programea. Sei urte dira euskerea eguneroko zereginetan, bezero edo hornitzaileakazko hartu-emonetan erabilten daben enpresen kopurua modu esponentzialean hazi dala eta, horren ondoren, erakundeek beste bultzada bat emongo deutse proiektuari, sektoreak euskerearen arloan dituan beharrei modu eraginkorragoan erantzunez: Enpresak jakitun dira euskerearen sustapenak eta erabilereak esparru sozioekonomikoan dakarzan onurez. Proiektu honen bidez, Arabako eremu sozioekonomikoan aintzatetsitako enpresa eta erakundeen sare bat ehundu nahi da, adierazo dau Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, baina aurrean dogun bideak luzea izaten jarraitzen dau; horregaitik, erakundeen arteko lankidetzea, SEA eta Vital Fundazinoaren ahalegin goresgarriaz gan, oinarrizkoa da euskereak hezkuntzea gainditzea eta eremu personalera eta, batez be, enpresarialera heltzea, jakin badakigulako gazteria hizkuntzeari jagokonez abantaila handia dala elebidunentzat.

Aliantza horri esker, igaz aholkularitza-zerbitzu tekniko bat eta praktika-komunidade bat martxan jartea lortu zan, lurraldean kokatutako enpresetan euskerearen erabilerea sustatzeko oinarrizkoak izan daitezan. Gainera, praktika-komunidade hori landuz, apur bat gehiago aurreratu nahi da, hizkuntza-kudeaketan daben esperientzia konpartidu, alkarrengandik ikasi eta Arabako eremu sozioekonomikoan euskerearen erabilerea hobetzen lagundu nahi daben enpresen foro bihurtzeko.

Gasteizko Udalak bat egin dau esparru sozioekonomikoan euskerearen presentzia eta erabilerea sustatzeko koordinazino-mahai legez erabilteko tresnen proiektugaz. Alkarlana garrantzitsua da indarrak batzeko eta osogarritasuna lortzeko, azaldu dau Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.

Bestalde, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazo dauenez, azpimarratzekoa da enpresakaz izan ditugun hartu-emonak benetan emonkorrak izan dirala. Interesa eta prestutasuna adierazo dabe eta garrantzitsua da euren jarrera hori arrazoi bigaitik: Batetik, euskerearen bizibarritze prozesuan laguntzen dabelako eta, bestetik, eredugarri diralako eta horrek beste enpresa batzuk erakarri leikezalako. Indarrak batzen joatea, batak besteari eragitea, auzolanean jardutea helburua. Sailburuak gaineratu dauenez, horretan Araba eredugarria da. Arabarrak apustu sendoa egiten zabizie euskerearen bizibarritze prozesu hau bultzatu eta indartzeko, euskerea ezagutzeko eta erabilteko, baita eremu sozioekonomikoan be. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak apustu sendoa egin dozue euskerea lan munduan bizibarritzeko eta horretan bidelagun izango gaituzue.

Arreta handiagoa jarri behar jako entzuteari eta lan horrek ondorioak ekarriko ditu. Igaz, Foru Aldundiak Arabako 50 langile baino gehiagoko enpresetan euskerearen sustapenari eta erabilerari buruz dagoan interes-mailea aztertu eban galdetegi baten bidez. Gaur egun, lurraldeko 24 enpresak dabe Bikain zigilua eta 192k Bai Euskarari ziurtagiria.

Orain, galdetegi hori Bai Euskarari Alkarteak 19 eta 49 langile bitarteko enpresei bialiko deutse, enpresa handiei eskainitako zerbitzua zabaltzeko eta, holan, euskerea sustatzearen aldeko Arabako enpresa-sarea aberasteko. Asmoa da enpresetara heldu, beharrak ezagutu eta jasotea, baliabideak eskaini eta hareen eskura jartea. 2019an 200 enpresatara heldu ginan eta fase barri honetan kopuru hori bostehun enpresa ingururi egingo jake.

Baina entzutea garrantzitsua bada, erantzuna be garrantzitsua da eta horregaitik, Lanabesek sektore sozioekonomikoari eskaintzen deutsozan baliabideen kopurua handituko dau. Oinarrizko prestakuntzea zein garrantzitsua dan kontuan hartuta, LANEKIren bidez, besteak beste, LP-duala sustatzen dogu. Lanbide Heziketako zentro eta lantokietan LP-duala euskeraz egingo da eta tresna bat izango dabe euskerearen egoerearen diagnostikoa azkar egiteko.

Aldi berean, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberearen bitartez, banakako prestakuntzea eta aholkularitza eskainiko da, hizkuntza kudeaketa negoziaturako tresnatzat hartu daiten.

Gainera, AENKOMER Merkataritza Federazinoa euskerazko jardunbide egokiak zabaltzen dabil lurraldeko merkataritzan eta ostalaritzan, komunikazino-kanpainen bidez, sektoreari euskerea normalizetako mezu positiboak emonez modu pribatuan, publikoan eta personalizatuan eta, bide batez, sektorearen interes-mailearen jarraipena eginez.

SEAgaz hitzarmena

Baliabide barrien aurkezpenak balio izan dau Lanabesegaz modu aktiboan lan egiten daben enpresei balioa emoteko eta horren adibide argia da SEA alkartea, Arabako enpresen topagunea. Sektorean euskereagaz konprometiduta, oraintsu lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Lanabes programako ekintzak jorratu eta koordinetako, enpresa-sektoreak hizkuntza-kudeaketan parte hartu daian sustatzeko.

Esangura horretan, Pascal Gomez SEAko presidenteak esan dauenez, Gero eta enpresa gehiago dabiz euskerea eguneroko kudeaketan barruratzen, bezero eta hornitzaileakazko hartu-emonetan erabilten eta, horregaitik, SEA Arabako Enpresek euskerearen erabilerea enpresa-ingurunean hazten lagundu nahi dabe, arlo bitan lan eginez: batetik, barrikuntzeak euskerearen hizkuntza-kudeaketan dauen garrantzia zabalduz eta, bestetik, kudeaketea garatzeko eta apliketako hizkuntza-aholkularitzearen bidez, ekintza zehatzen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu