XXIV. Arte Eszenikoen Max sariak urriaren 4an emongo ditue

Bizkaie! 2021-09-28 13:53   Kulturea

Bilboko Arriaga Antzokian da hitzordua.

SGAE Fundazinoak atonduta, Bilboko Udalaren, Arriaga Antzokiaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Arte Eszenikoen eta Musikearen Institutu Nazionalaren (INAEM) babesari esker egingo da.

2001ean espazio berean eta 2007an Euskalduna Jauregian ospatu ondoren, Max Sariak Bilbora bueltau dira, historian hirugarren aldiz eta Calixto Bieitok hartuko dau barriro be galdea gidatzeko ardurea.

Hogeita laugarren edizio honetako barrikuntza guztiak gaur aurkeztu ditue Arriaga Antzokian egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira hizlari Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Oskar Castaño 'Garbitxu', Euskadiko SGAE Kontseiluko presidentea, Rubén Gutiérrez, SGAE Fundazinoko zuzendari orokorra eta Calixto Bieito, Arriaga Antzokiko eta XXIV. Max Sarietako zuzendari artistikoa.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eskertu egin dau SGAE Fundazinoaren aukerea eta Bilboren alde egitea. Udalak kulturearen alde egiten dauen saiakera etenik bakoa nabarmendu dau: Ekitaldi hau sektore kulturalerako sekulako abagunea da eta gure autorpena da nahikoa ezaguna da arte eszenikoen alde gogun jarrerea. Bilboko uriaren estrategia da, uriburua arte eszenikoen, sormenaren eta sustapen kulturalaren ardatz bilakatu da.

Rubén Gutiérrezek, SGAE Fundazinoko zuzendari orokorrak ondokoa adierazo dau: Kultureak bizi dauen egoera baltzaren aurrean, gure sortzaileen talentuaren alde egiten daben udalak egotea lasaigarria da guretzako. Bilboko Udalaren lankidetzea azpimarratu nahi dot, hori barik sariok ezin izango baitziran emon eta hirugarrenez hartuko gaitu gainera. Aurten, Calixto Bieitoren talentuaz fiau gara. Era berean, gizarte zibilari eskerrak emoteko ikuskizuna izango da, izan be, gizarte barik arte eszenikoek ez dabe etorkizunik; gainera, gure egileek azken urteotan hasitako bide barriei, aurrean jarten jaken erronka barri bakotxa gainditzeko kapaz diranei eta gogoratuko dogu, zelan ez, antzerkia eta jantzak bizirik, ezinbesteko elementuak izango dirala beti.

Esker on horrekaz batera, Oskar Castaño 'Garbitxu'-k Udalaren babesa eta kulturearen alde egindako lana azpimarratu ditu: Laguntza hori ardatz estrategikoa da herritarrentzat. Lan honen guztiaren ondorioz Bilbo Antzerki eta Jantzearen Uriburu bihurtuko da urriaren 4an.

Azkenik, Calixto Bieitok Max Sarien XXIV. edizinoaren gakoak aurreratu ditu, uri osoa agertoki bihurtzeko leloan oinarrituta, Max Reinhardten aldarrikapenak dinoan legez: Ez dogu ezkutatu nahi sari-ekitaldi bat baino ez da, bizitea inspirazinoa da. Antzerkia buruaskia den espazio bat bezala ulertzen dugu, esanahiak eregiten dituan gunea, sormen bakotxa askatasun kreatiboari kantu bat baino ez da, hau da, antzerkiak eskaintzen deuskun askatasuna. Eta MAX Sariak horren guztiaren topagune izanik, Bilbo utopiaren sarbide bilakatzen da. Izan gaitezen artearen herritarrak.

Hiru sari berezi eta 20 kategoria

Ohorezko Max Saria, Arte Eszenikoetan, ekarpen, eskaintza eta alde egin dauen persona baten ibilbidea nabarmenduko dauena (Gemma Cuervo antzezleari erreserbau jakona); Ikuslegoaren Max Saria, #VotaMax online aplikazinoaren bidez publikoaren botu gehien lortzen dituan ikuskizunari emongo jakona eta, Izakera sozialeko Max Saria, proiekzino sozialaren dimensinoari autorpena, aurten Donostiako Teatro Estudio amateur taldeari egokitu jakona, 50 urteko ibilbideari autorpen ukaezina.

Euskaldunak

Euskal arte eszenikoen atalean, Teatro Estudio konpainiak Gizarte Arloko Max saria jasoko dau eta El bar que tragó a todos los españoles Alfredo Sanzol nafar zuzendari eta antzerkigilearen komedia, ukitu autobiografikoak gordeten dituana, gaueko faborito nagusia izango da, bost sailetan baitago izentauta: antzezlan onena, egile onena, eszena zuzendaritza onena, gizonezko aktore onena eta espazio eszenikoaren diseinu onena.  

Gainera, Kutsidazu bidea Ixabel (Demode Produkzinoak) finalista izango da ikuskizun musikal edo liriko onenaren sailean; Psike Markeliñerena eta Symfeuny Deabru Beltzak taldearen lanak kaleko ikuskizun onenaren saria irabazi leikie; eta Uniko Teatro Paraíso konpainiaren ikuskizuna ume, gazte eta familientzako ikuskizun onenaren atalean dago izentauta.

Beste alde batetik, María Goiricelaya egile onenaren sailean izango da finalista El patio de mi casa / Harri Orri Ar lanaga'tik. Aurretik, Ocaña (Pabilioi 6) eta Arriaga Antzokiak produzidutako Ama Kuraia zuzendu izan ditu Goiricelayak.  

Azkenik, Lucia Lacarra (Fordlandia) eta Iratxe Ansa (Al desnudo) gipuzkoar jantzari ezagunak be finalista izango dira, Jantzako Emakumezko Interpretatzaile Onenaren sailean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu