Durangon jokatuko da lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2021-09-28 12:58   Bertsolaritzea

Urriaren 3an, San Agustin kulturgunean izango da hitzordua.

Urriaren 3an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea 20-21. Danetara, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu Txapelketeak. Kanporaketetan lehenengoa jokatuko da domekan: Durangoko San Agustin kulturgunean, 17:00etan.

Lehenengo saioan ondoko bertsolariek kantauko dabe:

 Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo).

 Asier Galarza Garai (Muxika).

 Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo).

 Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo).

 Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa).

 Iruri Altzerreka Martinez (Garai).

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta besteek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.

Saioan gaiak emoten Leire Garatxena Larrabe egongo da. Epaimahaiko kideak ondokoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak ondokoak izango dira:

 Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso.

 Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso.

 Puntua emonda bertso bi zortziko txikian.

 Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso.

 Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean.

Kanporaketa fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira eta, azkenik, abenduaren 18an jokatuko da finala.

Hurrengo saioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hurrengo kanporaketea urriaren 9an jokatuko da Igorren, Lasarte Aretoan, 17:00etan. Kantauko daben bertsolariak:

 Ander Ucelay Aristi (Artzentales).

 Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto).

 Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango).

 Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)

 Julen Arzanegi Erezuma (Gernika-Lumo).

 Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia).

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu