Basque Culinary Center-ek 10 urte bete ditu

Bizkaie! 2021-09-28 10:37   Jan edanak

Nazinoarteko erreferentzia gastronomiko bihurtu da.



Gastronomia gara goiburupean, Basque Culinary Center-ek hamargarren urteurrena ospatu dau erakunde publiko, instituzino eta enpresetako ordezkariakaz batera, bai eta sukaldari handien eta BCC Komunidadeko gastronomiaren arloko profesionalen eskutik be. Basque Culinary Center bultzatu, babestu eta besoak zabalik hartu eban komunidade gastronomiko horrek, orain hamar urte, 2021ko irailaren 26an ateak edegi zituanean, gune bat abian jarri eban, gastronomiaren inguruko prestakuntzea, barrikuntzea eta ekintzailetzea eten barik bizikide izan eta lantzeko.

Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegaren eretxiz, Gastronomiak pentsauezineko helburuak lortu ditu. Horregaitik, gaur hamargarren urteurrena ospatzen dogu, ilusinoz eta erronkaz beteta. Komunidade gastronomiko handi bateko kide gara eta alkarregaz 10 urte zoragarri bete ditugu. Ekintzailetzea eta barrikuntzako hamarkada bat unibersidadearen eta ezagutzearen munduan, gastronomiaren zerbitzurako ekosistema bat sortzeko. Gaur, hori posible egin daben persona danakaz batera eskuratutako lorpenak ospatuko ditugu; hainbat profesional, enpresa eta erakunderen pasino eta konpromisoagaz; konplizeak, bidelagunak, izarrak, gastronomiaren konstelazinoa egunetik egunera indar handiagoz nabarmentzen lagundu dabenak eta Basque Culinary Center nazinoarteko ekosistema erreferente bihurtzen lagundu dabenak. Danei, eskerrik asko komunidade hau apartekoa egiteagaitik.

Erakunde-ekitaldia amaitu ondoren, Basque Culinary Centerreko irakasleek eta ikasleek kozinautako otordua egin eta bertaratuek azken hamar urteotan bizitako esperientziak eta lorpenak gogoratzeko aukerea izan dabe; eta aldez aurretik, erakundearen hamargarren urteurrenerako argitaratutako liburu berezi bat jaso dabe: Gastronomía. Diálogos en torno a la cocina de hoy y de mañana. Liburua liburu-dendetan eta BCC Store webgunean eskuratu ahal izango da urriaren 20tik aurrera. Lan hori urteotan Basque Culinary Center eregi dabenen begiradatik idatzita dago eta sektore gastronomikoaren egungo ikuspegitik; hain zuzen, ikuspegi hori gastronomia goi-mailako sukaldaritzearen arloan sailkatzeko jokeratik aldentzen da eta sektore horren aberastasuna, konplexutasuna, eraldatzeko gaitasuna eta aukerak nabarmentzen ditu.

Basque Culinary Centerren 10. urteurrena

2021ean, Basque Culinary Centerrek 10. urteurrena ospatuko du. Sortu zanetik, erakundeak 360º-ko gastronomiaren ikuspegia jorratu dau hainbat ekimen eta proiekturen bitartez. Aurten, lorpenak eta etorkizuneko erronkak zehaztuko dira, erakundearen balioetan oinarrituta: pasinoa, bikaintasuna, barrikuntzea eta gizarte-konpromisoa.

Topaketak, eztabaida-mahaiak, eduki esklusiboak eta bestelakoak dira 10. urteurrenean lantzen dabizen ekimenetako batzuk, hain zuzen be, egitasmo horreekaz dabil Basque Culinary Center oraintsu betetako 10 urteko ibilbidea ospatzen. Etenik bako jarduera-programea izan da eta Basque Culinary Centerren ibilbidean presente egon diran eragile eta kolektibo guztiek parte hartu dabe, besteak beste, erakundeak eta enpresak, Alumni kolektiboa, patronatuko kideak, nazinoarteko aholkularitza-batzordea, Basque Culinary Center osotzen daben personak, egungo ikasleak edo sektoreko persona aitagarriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu