Kukulaisi euskaltzaleen topagunea sortu da

Bizkaie! 2021-09-28 07:50   Euskerea berbagai

Euskerazko aisialdia artikulau eta jorratzea da asmoa.

Kukulaisi euskaltzaleen topagunea federazinoa eratu da Elgoibarko musika eskolan egindako eratze bilkuran. Euskaltzaleen Topagunera batzen diran eta aisialdia lantzen daben euskera alkarteek egindako hausnarketearen emoitzea izan da erakunde barriaren sorrerea, lekuan lekuan euskerazko aisialdia lantzen daben egitasmoak artikulau eta lantzeko.

Danetara, 14 euskara alkarte batu dira Kukulaisi federazinora, lehenago be euskarazko aisialdi egitasmo sendoak dituen alkarteak; ondokoak izan dira lehen txanpan federazinora batutakoak: Usurbilgo Noaua!, Getxoko Bizarra Lepoan, Hernaniko Dobera, Euskarabentura, Gasteizko Geu, Ordiziako Hitzaro, Bergarako
Jardun, Atarrabiako Karrikaluze, Lasarte-Oriako Ttakun eta Soraluzeko Pil Pilean. Horreez gan, Euskaltzaleen Topagunea eta Kultur Kabia aisialdiko zerbitzu enpreseak be parte hartu dabe Kukulaisi federazinoaren eraketan.

Federazinoaren sorreran euskera alkarteen mobimentuko alkarte eta eragileak batu badira be, euskerazko aisialdia lantzen dituen bestelako alkarteei be zabalik dagoala azpimarratu dabe Kukulaisi euskaltzaleen topagunearen ordezkariek. Era berean, lehen eratze batzarrean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako alkarteek parte hartu badabe be, federazioa Euskal Herri osoko eragileak batzeko sortu dala nabarmendu da.

Eratze batzarraren berba hartzeetan euskerazko aisialdiak hizkuntzearen garapenean dauen garrantzia azpimarratu da. Hezkuntza formalak dauen oinarrizko zeregina ahaztu barik, aisialdia edade guztietako personen sozializazinoan ezinbesteko elementua da eta hizkuntzearen normalizazinoan be ekarpen handia egiten dauela adierazo da; horregaitik, aisialdi arloan egiten diran proiektu anitzen artikulazinorako eta garapenerako tresna modura aurkeztu da federazino barria. Sektore artikulatu batek bere eragina biderkatu leikela nabarmendu da.

Eratze bilkuran Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneko ordezkariak agurtu ditu bertaratutako guztiak; gainera, Euskaltzaleen Topaguneko buruak, Kukulaisi federazino barria gidatuko duen zuzendaritza taldeak eta zuzendariak beegin dabe berba.

Federazinoa eratuta, lehen hilabeteetan, orain arteko gogoetatik ataratako asmoak egitasmo zehatzetan gauzatzeari ekingo jako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu