'Kemena', Zea Mays taldea martxan dator

Bizkaie! 2021-09-27 12:33   Musikea

Kantu barri bi dira: Kemena eta Inondik inora.



Kemena
da Zea Mays taldearen lan barriaren aurrerapena. Kantu bi dira: Kemena eta Inondik inora. Santi Garciak (La M.O.D.A, Toundra, Standstill, No more lies...) produzidu eta nahastau eta Victor Garciak masterizau ditu. Abestiak garagarrilean grabau zituen Ultramarinos-en (Costa Brava).

Kemena abestia singlea da, Arrigurik zuzendutako bideoklip bategaz batera dator eta Fortun Fortunek diseinautako portada ikusgarria dakar.

Kemena kantuak, 'Adore' gure aurreko singlearen sinonimoa, barriro be gure barrura sartzen jaku, gure gustoko lekuetan joten animetan gaitu, galdutako indar eta kemen hori bilatu eta berreskuratzeko, aurrera jarraitu ahal izateko. Hemen dozue gure lanaren emoitzea eta espero dogu gugan sortarazoten deuskun emozinoa zeuok be sentidutea.

Fitxa teknikoa:

- Zea Mays: Asier Basabe - bateria; Ruben Gonzalez - baxu-jotzailea; Iñaki Imaz Piti- gitarra elektrikoa eta akustikoa, Aiora Renteria - abeslaria: eta Santi Garcia sintetizadore-jolea.

- Produkzinoa: Santi Garcia soinu-injinerua.

- Nahasketak: Santi Garcia.

- Grabazinoa: @ULTRAMARINOS, Sant Feliu de Guíxols.

- Masterizazinoa: Victor Garcia.

- Diseinua: Fortun Fortun

- Management: Panda Artist Management.

- Makilaje eta ileapaindegia: Laura Umaran.

- Edizinoa: Sara Monedero Kolorea: Heli Suárez.

- Cast: Aiora Renteria, Claudia Chocarro, Zaldi baltza.

- Produkzino arduraduna: Xalba Ramirez.

- Argazki zuzendaria: lyán Altube.

- Kamerak: lyán Altube, Arriguri.

- Gafer: Asier Marleza.

- Arte zuzendaritzea: Claudia Chocarro.

- Jantziteria: Claudia Chocarro.

Eskerrak: Panda Artist, Promomusika, Alegría abereak, Busturiko Udala, Adrian Nogales "Ninja". Badator, Nestor Urbieta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu