8. Egunean Behin, irailaren 27tik aurrera

Bizkaie! 2021-09-27 11:08   Euskerea berbagai

Abenduaren 12an amaituko da.

Egunean Behin (Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egunean behin partida bakarra jokatzeko aukerea izango dozu. Hamar galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren) telebistako zuzeneko finalak izandako erantzun bikaina ikusita, denporaldiko babeslea EITB izango da eta denporaldiko 11 asteak amaitzean, telebista bidezko zuzeneko beste final bat egongo da.

Hamaika aste izango dira eta ETBz gan, ondoko babesleak izango dira, Elhuyar, DanobatGroup, Badalab (Gipuzkoako hizkuntza eta barrikuntza sozialerako laborategi barria), Cikautxo, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea, Guuk, AEK (Aizu! aldizkariaren 40. urteurrenagaz lotuta), Ficoba (Irungo erakustazokea) eta ULMA enpresa taldea.

Astero babesle bakotxak jarriko dauen sariaz gan, sailkapen orokorrean geratzen diran hiru lehenek ondoko sariak izango ditue: Samsung telebista adimentsua, Vivo 770 telefono bat eta Xiaomi Redmin Note 8; zozketaz, Chromecast bi, Internet bidezko zerbitzuak lotzeko telebistara.

Ohiko sariez gan, euskeratutako telefono pilo bat banatuko dituan sustapen-ekintza bat egingo da denporaldian zehar (Zehetasunak aurrerago).

Asteroko 60.000 lagunen partaidetzea eta telebistako zuzeneko aldibereko 20.000 jokalariena barriro lortzea da helburu nagusia denporaldi honetan.

8. denporaldia abenduaren 12an amaituko da eta data horretatik Gabonak bitartean, zuzeneko telebistako final hori egingo da; garagarrilean egin zanaren antzekoa izan daiteke baina gorabeherak datozen egunotan zehaztuko ditue.

Aplikazino barri bat egin dau CodeSyntaxek, galdera-erantzunen joko bat: Egunean Behin. Bakarka edo taldean jokatzeko atondutakoa, euskeraz. Android mobikorretan zein iPhoneetan instalau daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu