Miren Artetxek irabazi dau Xilabako bigarren saioa
2021-09-27 08:17 BertsolaritzeaHurrengo fasean kantetako eskubidea emongo deutso horrek.
Muskildiko Posonpesenean jokatu da 2021eko Xilaba txapelketako bigarren kanporaketea, oholtzan sei bertsolari dirala. Epaimahaiaren arabera, Miren Artetxe Sarasola ibili da ondoen, eta, beraz, saioa irabazteaz gan, hurrengo kanporaketan egoteko txartela eskuratu dau. Bardozeko finalaurrekoan kantetea egokitu jako Artetxeri.
Bertsularien Lagunak alkarteak emondako datuen arabera, puntu biko aldeaz baino ez dau irabazi Miren Artetxek, 446,5 emon deutsazalako epaimahaiak, eta Maddalen Arzallus bigarrenari, 444,5. Urrunago ibili dira beste lau bertsolariak.
Hirugarren Xumai Murua izan da (418,5 puntu), laugarren Ramuntxo Christy (407,5), bosgarren Xan Alkhat (381,5) eta seigarren Bittor Thicoïpe (358,5).
Xilabako hurrengo kanporaketea, hirugarrena, zapatuan, urriak 2, jokatuko da, Hiriburuko La Perle aretoan (17:00). Honeek sei bertsolariak egongo dira oholtzan: Iker Altuna, Kerman Diaz, Patxi Iriart, Pettan Prebende, Aitor Servier eta Josu Txoperena. Gai-jartzailea Antton Lannes izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!