40 kontzertu baino gehiago IX. BIME PRO Jaialdian
2021-09-24 11:58 MusikeaMala Rodríguezek Cómo ser Mala liburua aurkeztuko dau.
BIME PROk Bilboko Udalaren laguntzea eta babesa izan dau, beste hainbat erakunde laguntzaileren artean eta udagoien honetan, Bilbo inoiz baino abegikorragoa izango da, urriaren 27an, 28an eta 29an, nazinoarteko musika-industriako kideak BIME PRO ekitaldiaren 9. edizinora etorten diranean. Lehenengo bi egunetan, BIME CITY SON Estrella Galiciaren gaueko programazinoari esker, Europako eta Latinoamerikako musika-jokera barrienak izango dira uriko aretoetan.
Rock-etik trap-era eta pop-etik erritmo latinoetara: 9 herrialdetako talde eta artista barriek 40 kontzertu baino gehiago eskainiko ditue; ondokoak etorriko dira: Extremaduratik RUISEÑORA; Kataluniatik FERRAN PALAU, PINPILINPUSSIES, ARIANA ABECASIS eta VIOLETA TELLO GRAU; Galiziatik XISCO FEIJOO eta ALLOVA; Nafarroatik IBIL BEDI, ANDREA SANTIAGO eta MALAIIERBA; Madrildik EVITA TOULOUSE, NOPROCEDE, COMANDANTE TWIN eta EVA RYJLEN; Asturiastik ALBERTO & GARCÍA; eta Euskaditik AIRU, RODEO eta FATHER ALIEN eta MONZI SEZ, Bilborocken egindako DJ Txapelketako txapelduna. Artista horreen kontzertuek honako erakunde honeen laguntzea izango dabe: AIE, AGADIC, CATALAN ARTS, LARROSA MUSIC GROUP, MUSIKA BULEGOA, NAVARRA LIVE MUSIC! eta SOUNDS FROM SPAIN.
Nazinoarteko artistei jagokenez, Europako eta Latinoamerikako ordezkari ugari izango ditugu: Txiletik DIEGO LORENZINI, ENTRÓPICA, FRANK’S WHITE CANVAS eta JEMMY BUTTON; Poloniatik MEHEHE, Kolonbiatik CERRERO, LA RUEDA, LEE EYE eta LUCAS HILL; Frantziatik YADAM eta KIDS RETURN; Argentinatik ALEJO Y VALENTÍN, FEMIGANGSTA, VALDES eta ZOE GOTUSSO; Islandiatik CELL7 eta Herbehereetatik BLANKS, LORRÉN eta LUKA. Artista horreen parte-hartzea ahalbidetu daben erakundeak honako honeek dira: CENTRE NATIONAL DE LA MUSIQUE (Frantzia), IDARTES (Kolonbia), INAMU (Argentina), DUTCH MUSIC EXPORT (Holanda), PROCHILE, PROCOLOMBIA eta KEYCHANGE.
Artista horreen guztien musikea online be gozau ahal izango da, BIMEren online kanalaren bitartez; eta, horreezaz gan, Kataluniako WESPHERE, MARTA KNIGHT, MAGALÍ SARE & MANEL FORTIÀ taldeek eta Irlandako ELAINE MAI artistak euren azken lanak aurkeztuko ditue.
Musikaz gan, aurtengo programazinora bestelako jarduera bereziak be batu dira: Mala Rodríguez raperoak Cómo ser Mala liburua aurkeztuko dau Bilboko eraikin adierazgarrienetako batean, hau da, Bidebarrietako liburutegian.
BIME PROk Bilboko Udalaren laguntzea eta babesa izan dau, beste hainbat erakunde laguntzaileren artean.
BIME PRO
Bilboko Euskalduna Jauregian, 2021eko urriak 27, 28 eta 29.
Sarrerak hemen.
Bilbon, Miribillako Bilbao Arenan, 2021eko urriak 29an eta 30ean.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!