Euskereak merezidu dauen lekua Europako hizkuntzen aniztasunaren barruan

Bizkaie! 2021-09-24 08:02   Euskerea berbagai

Irailaren 24an, 12:30-14:00 bitartean jardunaldi bat atondu dabe Bilbon.

Irailaren 26a Europako Hizkuntzen Eguna izentau eban Europako Batzordeak 2001ean. Heldu zein gazteen artean, Europa osoan hizkuntzen ikaskuntzea sustatzea da asmoa. Ordutik hona urtero ospatzen da eguna eta Bizkaiko Foru Aldundiak be bat egiten dau asmo horregaz eta balioa emoten deutso hizkuntza aniztasuna sustatzeari, babestu eta bultzatu beharreko aberastasuna izateaz gan, gizartearen kohesinorako oinarrizkoa dalako.

Esangura horretan, irailaren 24an, eguerdiko 12:30-14:00 bitartean jardunaldi bat atondu dau Euskalduna Jauregian eta gai nagusia izango da euskereak behar eta merezidu dauen lekua Europako hizkuntzen aniztasunaren barruan. Lantegi horretarako, berbaldi labur bat eta barriketaldi interesgarria atondu ditue: Europako hizkuntzen egungo errealidadearen ingurukoa izango da berbaldia eta barriketaldia, barriz, euskereak Europako gainerako hizkuntzen artean jagokon lekua izateko dituan erronka nagusien ingurukoa. Gainera, bertaratzen diran guztiek izango dabe parte hartzeko aukerea, galderak eginda zein eretxiak emonda. Baina, ospakizun eguna izanik, musika saio labur baina atsegina be atondu dabe Alex Sarduiren eskutik.

Europako Hizkuntzen Egunaren ekitaldi hau Euskalduna Jauregiko OE gelan izango da eta ordu eta erdiko iraupena izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu