Francisco A. Solerrek zuzenduko dau Bilboko Bandea barikuan
2021-09-23 12:53 MusikeaV. Orkestra Zuzendarien Topaketako irabazlea izan zan.
Bilboko Udal Musika Bandeak 2021-22 denporaldiko bigarren kontzertua emongo dau barikuan, hilak 24, Azkuna Zentroan, Besteen hurbiltasuna izenburupean. Barritasun nagusia zuzendaritzan egongo da, Francisco A. Soler Compañ arduratuko dalako musikarien jarduna gidatzeaz.
Bilbao Musikak 2020an antolatutako V. Orkestra Zuzendarien Topaketako lehiaketea irabazi eban Soler Compañek, eta horregaitik emon deutse barikuan Udal Bandea zuzentzeko aukerea.
Azkuna Zentroko kontzertura hurreratzen diran entzuleek askotariko programa batez gozau ahal izango dabe. Alfred Reeden A Curtain Up!, Johannes Sterten Wer ist Elise?, Philip Saparken Barn dance and Cowboy Hymn, Yasuhide Itoren Taiwanese Posy, Percy A. Graingerren Molly on the Shore, Carlos Suriñachen Ritmo Jondo eta Martin Ellerbyren Malcom Arnold Variations dira aukeratutako piezak.
Kontzertua 19:00etan hasiko da. Sartzea doban da, baina edukierea mugatua. Azkuna Zentroko emonaldi honen ostean, Euskalduna Jauregiko ohiko zikloari ekingo deutso Udal Musika Bandeak, urrian.
Bestetik, VI. Orkestra Zuzendaritzako Topaketak be atontzen dabil Bilbao Musika. Urtarrilaren 11tik 14ra bitartean egingo diran jardunaldiotan parte hartzeko interesa daben sortzaileek orain emon leikie izena. Irabazleak Bilboko Udal Bandearen 2022-23 denporaldiko kontzertu bat zuzenduko dau, igazko irabazle Francisco A. Soler Compañek barikuan egingo dauen lez. Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!